sábado, 2 de junio de 2012

Nik BAI bozkatuko dut.


   Asko hitzegin da zezenketei buruz. Gehiegi, akaso.
   Hitzegin behar ez zuten batzuk ere hitzegin dute, azken egunetan. Beti bezela, deialdi propioa eginaz, kontzientzia saldua duten horiek beraien konbenienztiara mugitzeko. Beti berdin, eta beti berdinak.

   Tira, luzerako eman du honek.
   “Muu!” herri ekimena mugitzen hasi zenetik, Azarotik edo, hemen jardun dut, neurea defendatzen. Bakarrik, orain dela oso gutxirarte.
   Hilabete asko izan dira. Egun asko. Sarrera asko.
   Denbora asko eskeini diot blog honi. Denbora asko eskeini diot, nire filosofía, iritzia eta ikuspuntua azaltzeari. Betiere, zerbaitetarako balioko duen esperantzan.

   Ez naiz “políticamente correcto”-a izan. Eta etzen nire asmoa horrelakorik izatea ere.
   Zeren, zertarako balio dute zurikeriek, Zestoa bezalako herri batean?
   Nahi duguna esan dezakegu paper baten gainean. Baina gero denok daukagu elkarren berri kalean. Denok dakigu zer gertatu zen, zer gertatu den, eta neurri handi batean, zer gertatuko den.
   Denok elkar ezagutzen dugun herri batean, oso zaila egiten zait, paper gainean irten diren zenbait gauza sinestea. Paperak gauza bat esaten  baitu, eta kaleak beste bat. Eta gu ez gara paperean bizi.
   Horregatik, paperen gainean idatzita irten den guztiari ez diot garrantzia edo traszendentzia handirik eman. Egia, paperaren gainean oso gutxitann azaltzen delako. Egia kalean dago. Egia jendeak dauka.

   Baina iada, hitzak alperrik dira.
   Orain, ekintzetara pasa behar dugu.

   Ekainak 3a erortzear dago, gainean daukagu. Egun erabakigarria, dudarik gabe.
   Sistema “bananero” batekin bada ere, eta inolako konfidantzarik ematen ez duen kontestuan bada ere, jokuan sartzea besterik etzaigu geratzen.
    Geurea defendatzea, beraien plazan.

   Plaza bete egiten dugulako, ia 600 lagunek, bi egunetan zehar.
   Festetan, nahi dugun ikuskizunaz gozatzeko eskubidea izan dezagun.
   Guk ez geniolako inori ezer galeraziko. Eta etzaigulako burutik pasa ere egiten, besteek zerren inguruan gozatu dezaketen edo ez erabakitzea.
   Festak, nahi bezela kontrolatu nahi dituzteako batzuk (Amabirgin eguna, Santakutz egunean jarriko digute laister, eta Santakutz bezpera larunbat batera mugituko dute)
   Animaliaren aitzakian, beste arrazoi batzuek mugitzen dutelako jendea, zezenketak kentzera. Eta hori, onartezina da.
   Arazo morala izanik ere, ez dagoelako animaliaren gain kontzientzia zorrotza duen herritar kopururik, nahiz eta batzuk aurka egon. Gorri, zuri eta berde koloreko bihotzak, ezkerreko besoaren laguntzarekin, urre eta gorri koloreak gure herritik ezabatzeko interes handiagoa baitago, plazan hiltzen den animalia bere destinu petraletik salbu uztea baino.
   Zezenetan ondo pasatzen dugulako. Baina ez odolarekin, azarotik hona batzuk esan duten moduan. Festeran parte dela ulertzen dugu. Seguruasko, festaren zatirik desatseginena.
   Baina festaren  edertasuna aitortzen dugulako, bere osotasunean.
   Zezenketetatik haratago, herrian beste hainbat ekintza eta parafernalia inplikatzen dutelako zezenketek. Hala nola, Amparito, giroa, kalejirak, kontzertu inprobisatuak…
   Jendeak egiten duelako berezi festa hau. Jendeak eman diolako berezitasuna, abesti baten notekin emozionatzerarte.. Eta jende hori plazatik bidali nahi badute, konziente izan behar dute, festa berezi egin duten horiek gabe, berezitasuna galdu egingo dela. Amparito ez dela berdina izango, baldin eta badago. Dena ez dela berdina izango.
   Gauza batzuk ezin direlako banandu, inolako ondoriorik gabe.
   Gure herriko parte direlako.
   Gure festen esentzia nagusia direlako.
   Maite ditugulako.

   Guzti hori kontuan hartuta, nik, Amparok, BAI bozkatuko diet zezenketei.
   Eta BAI bozkatzera gonbidatzen dizuet. Gugatik. Zestoagatik.

   BOZKATU BAI!!!!!


   Gaurko bideoari dagokionean, ez nuke nahiko, ondorengo bideoko hau azkena izatea.
   Berriz entzun nahi dudalako.
   Berriz emozionatzeko nahia dudalako.
   Gaurko pasodoblea, guztietan handiena izango da.  Eszenatokirik onenean, ondoen jo agian ez baina, ondoen entzuten den lekuan.
   Gaurko bideoan, Amparitoren templura bidatuko dugu. Azkena izango ez denaren esperantzan, eta horretarako borrokatuko dugunaren konbikzioan.
   Nik, berriz bizi nahi baitut hau.












PS: Hau ez da hemen amaitu. Astelehenean, galdeketaren balorazioa egingo dut. Eta pentsatzen nabil, dena amaitu ondoren, arrazoi batengatik edo bestearengatik, atzera bota ditudan idatziak kaleratzea.
Ez dakit, ikusiko dut.








Badakizue zer egin. Behin edo behin irakurri didazuenok, edota behin baino gehiagotan irakurri didazuenok (17.000 tik gora) , BOZKATU BAI.






Irailak 8an, pasodobleen korroan, "Errexill"-en soloaren ondoren elkar ikusiko dugulakoan...

28 comentarios:

  1. Oso ondo iruditzen zait zekorketak defenditzea, beno, "momentu desatseginetik" hanka punttetan pasa eta inguruko dena defendatzea.

    Onartezina dena da begiz jo dituzun gizabanakoak eta haien portaerak zekorketen aurkako mugimendu osoari itsastea. Bukatzeko, gu ere amparitoren alde gaude, barreren eta festen alde gaude, eta prest egongo ginateke odolik gabeko animaliekin ikuskizun bat onartzeko ere(Ez nai Muun izenean ari). Beraz, Anparito desagertzen bada, desagerrarazi duenarena izango da kulpa, ez odolik gabeko festen alde lan egiten dugunona. Hondar gainekoa aldatu nahi dugu, hain zaila da ulertzea, edo ez duzue ulertu nahi?

    Zekorketak bere horretan jarraitzea nahi baduzue, bozkatu BAI, beste zerbaiti bidea ireki nahi badiozue, animaliak erabilita edo ez, errekortadoreask, zaldiak, edo animali gabeko ikuskizun bat nahi baduzue, bozkatu EZ eta erabakitan parte hartu. Odola ez delako beharrezkoa ondo pasatzeko. Barrerak mantenduko ditugulako, Amparito mantenduko dugulako, festak mantendu eta hobetuko ditugulako, esan EZ zekorketei.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. "Barrerak mantenduko ditugulako, Amparito mantenduko dugulako, festak mantendu eta hobetuko ditugulako, esan EZ zekorketei"

      Hiregain hartzen ari haiz festen antolakuntza. Zergaitik?
      Askotan pentsatu izan diat, benetan zekorketak kentzea baino, festen gaineko kontrola nahi dutela batzuk.
      Eta hori ezin diagu onartu.
      Hik erabaki behar al duk barrerak mantendu, edo Amparito mantendu, zekorketei ezezkoa esanez gero? Antitaurinoek erabaki behar al ditek hori?
      Hire hitzetan hori atzematen duk. Eta argi eta garbi erakusten duk nork kontrlatzen dieten festa batzorde "plurala". Besteengan pentsatuz baino, beren zilborrari begira festak egiten dizkiten horietakoa izango haiz hi.
      Hi haiz hi demokrata. "Plumeroa" agerian daukak.

      Animo Amparo!!! Ederki ari haiz!!!
      Hi lasai! Ulertu nahi ez ditekenek ez ditek ezer ulertuko eta.
      Antitaurinoak hor ari dituk, odola eta odola esanez. Festetan norbait txorizo mutur bat jaten ikusten badiat, eta antitaurinoa baduk, azalduko zioat, nondik datorren txorizoa. Eta zer den odola.
      Agian umeak Parisetik datorrela pentsatzen ditek gainera. Eta txorizoa supermerkatutik.
      Gainera, txorizoa beharrezkoa balitz bizitzeko, bueno, paso egingo nian. Baina txorizoa gustoz jaten diagu. Plazer hutsez, litxarkeriaz.
      Zezenketan bizitako plazerra, edo txorizoaren plazerra ezberdinak dituk antza. Dena plazerra duk, baina ezberdinak direla esaten zigutek.
      Hori bai, ezberdintasunak ez dizkik inork azaldu oraindik. Eta ez dizkitek azalduko gainera.

      Nik bihar BAI bozkatuko diat.

      Eliminar
    2. Benetan oso paranoikoa iruditzen zaidala nire esalditik argumentazio hori dena ateratzea. Ea honela. Taurinuak, antiyak eta udala alde daudenez, edozein emaitza izanda ere barrerak eta amparito mantenduko dira. Orain esaten badidazu zuek egingo zenuketela horren kontra ba arrazoi, 3 urteko ume baten portaera izango bada ere.

      Jateko hiltzea naturan dago, dibertitzeko animalia sufriaraztea perbertsio bat da. Uste dut Muuk eta blog antitaurino askeetan(txokokrispis eta novilladasen) aipatu direla holakoak...

      Eliminar
    3. Goiko listilloarentzat (zekorketazalea):

      "Txorizoa Iberiar Penintsulan jatorria duen hestebetea da. Gatza, piperrautsak eta bestelako espeziak dituen txerri-haragi xehatua da."

      http://eu.wikipedia.org/wiki/Txorizo

      Beraz ez dauka odolik. Ez al zenekien?

      Eliminar
    4. "Jateko hiltzea naturan dago, dibertitzeko animalia sufriaraztea perbertsio bat da. Uste dut Muuk eta blog antitaurino askeetan(txokokrispis eta novilladasen) aipatu direla holakoak..."

      Jatea eta dibertitzea gauza bera izan zitezkek. Kontua ez duk jatea eta zekorketak banantzea.
      Plazerra eta elikadura banandu beharko genizkike.

      Plazerra lortzeko bide asko zeudek. Jatea, edatea, zerbait ikustea, entzutea,...
      Gauza ezberdina duk beharrizanez jatea, edo plazerrez jatea. Eta niretzat, plazerrez jatea, edota zezenketak ikustea, gauza berdin berdina dituk. Ez ditekelako plazerra ezten beste helbururik.
      Beharrizana gauza bat duk, eta plazerra beste bat.
      Txorixo muturra ogitartean plazerrez jaten diagu. Ez zeukak helburu elikatzailerik. Plazerra dik helburu.
      Zezenketetan ere, plazerra duk helburu.
      Alderik ikusten al duk?
      Jatean, zein ikuzkizunetara joatean, plazerra sentitu ahal diagu. Eta batzuetan, horren aitzakian, animaliak hiltzen dituk.
      Niretzat ez zegok alderik, txorixo mutur bat plazerrez irenstean, edota zezenketak ondo pasatzearen aitzakia hutsean ikustean.
      Plazerra duk helburua. Berdin dik nondik datorren: ahotik, belarrietatik, begietatik, ukimenetik... Plazerra, plazerra duk.
      Eta gure plazerrerako, animaliak hiltzen dituk. Bai batean, eta baita bestean.
      Horregatik, oso jarrera faltsua iruditzen zaidak batzuena, odolari buruz hitzegiten ditekenean. Eta gehiago oraindik, gero txerria hil eta txerribodak egiten dizkitenean.
      Zezenketen kotra joateko, Amparitok ondo esan diken moduan, beste gauza asko zeudek, odolaren gainetik. Politikoak barne.
      Baina inoiz ez diagu bizikidetza on bat izango, ondokoaren zaletasunak errespetatzen ikasten ez badiagu.

      Eta ez egotzi aldamenekoari, guk geuk zauzkagun pekatuak.
      Zezenketak plazerrez. Txorizoa plazerrez.
      Animalia hilda, plazerraren izenean. Bietan.
      Bat ordea, agian gustuko duk. Eta bestea ez.
      Baina ez iezaidak nire gustokoa debekatu, bestela, nirearen pekatu-maila berdinean geratzen den hire zaletasuna debekatzeko lanean hasiko nauk eta.
      Ojo por ojo.
      Orduan, hi haserretuko haiz, eta defentsiban jarriko haiz.

      Hori nahi al duzue?
      Nik ez.


      Zestoan horrelakoxe bereziak gaituk.
      Beste guztiek baino lehenago, legea guk egin behar diagu.
      Seguru nagok, beste batek asmatu baino lehen, norbaitek sortu zuela gurpila Zestoan, duela milaka urte. Galdetu Ekaingoei.
      Beti "pioneroak" izan behar...
      Hau duk hau patua.

      Eliminar
    5. Txorizoaren puntualizazioa egin zidaken Anonimoari:

      Txorizoak odolik ez bazeramak ere, nondik uste duk datorrela txorizoa? Supermerkatutik?
      Ikusi al duk behin ere txerri bat hiltzen?

      Etzekiat baino, zezen batek baino odol gehiago botatzen dik, protesta gehiago egiten dik, eta luze tardatzen dik hiltzen.
      Ohikoa duk gainera, normalean etxeko anderak, botatzen duen odola jasotzea. Eta hori gutxi balitz, eskua sartu odoletara eta, odola nahasten egotea, lehortu ez dadin.
      Zezenketek baino are perbertsio handiagoa ditekela uste diat. Gehienbat, txerria larrutu eta gero, denen begibistan utzi ohi ditukelako bere haragi eta larruak, lehortzen.

      Eliminar
    6. Ondorioa: zezenketa perbertsioa da eta txerri bat hiltzea perbertsio handiagoa, hau da, biak dira perbertsioak, ezta?

      Eliminar
  2. Gure herrian eztabaida hau
    bizi dugu hainbat urtez,
    aukeratzeko garaia heldu da
    laukitxo bat ixaz betez,
    mila esker Muu taldeari
    ni ta beste askon partez,
    zuek indako lanak izan du
    hainbat oihartzun ta babes.
    Animalien eskubideak
    babestuta daude legez,
    zertan ai gera orduan hauen
    odolaz festa eginez?
    holako ikuskizun gabe ere
    Zestuak "xarma" du berez,
    odolik gabeko festen alde
    IGANDEAN BOZKAU EZETZ!!

    ResponderEliminar
  3. Pio Baroja:
    http://txokokrispis.wordpress.com/2012/06/02/alperkeiyan-vii-pio-baroja/

    Pio V Aitasantua:
    http://txokokrispis.wordpress.com/2012/06/01/pio/

    ResponderEliminar
  4. Barkatuko didazu baina zure 17.000 horietatik gehiengoa ANTITAURINOA izan da...

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Hori berdin izango duk ezta?

      17.000 ikaragarrizko zifra iruditzen zaidak.
      Komentario horren atzean inbiria ere ez duk urruti ibiliko.


      PD: Hemendik aurrera Anonimo Hitanoa bezela izenpetuko diat. Hitanoan idatzita zeudeken aurreko hiru iruzkinak ere nireak dituk.

      Eliminar
    2. Berdik dik/n 17000 bisita horiek modu zabal batean ulertzen badia. "Beriak" diala uste baldin bau, ba ez...

      Eliminar
  5. Hirekin Amparo!!!
    100%ean hirekin!!

    Antitaurinoak nire iritziz beraien lana edo beraien ekintza jendearen sentsibilitatera eta jendearen "heziketara" bideratu beharko lukete.
    Honekin esan nahi dudana da, nire iritziz, antitaurino batentzat taurinorik ez egotea baino garaipen handiagorik ez dela, nire ustez. Azken batean, zezenketak bizirautearen arrazoia taurinoak direlako.
    Horregatik uste dut antiturinoen lana taurinoak "hezi" eta beraien sentsibilitatera gerturatzen sahiatzea izan behar duela. Hori baita, zezenketak kentzeko era "natural" eta ez traumatiko bakarra: Zezenketak bere kabuz galtzea, gizarteak bizkarra eman dielako.

    Baina zestoako antitaurinoek ez dute jarrera hori hartu. Zestoako antitaurinoek konfrontazioaren eta debekuaren bidea aukeratu dute. Jendea hezi eta kontzientziatu, eta zezenketak bakarrik hiltzen laga beharrean, zezenketak debekatzearen aldeko bidea egin dute. Bide traumatikoena. Bide luze eta egokia aukeratu beharrean, bide motz eta mingarria aukeratu dute.

    Alkatesak esaten zuen "herri honetan izan den "gatazka" edo "eztabaida" bati irteera emateko" zela galdeketa. Galdeketaren bidetik gatazkak hor jarraituko du. Agian egoerari buelta emango zaio, baino gatazkak hor segiko du.
    Horregatik antitaurinoen lana lan hezitzailea da eta ez debekatzailea. Zezenketak bere pisuz erori daitezen.

    Gaur egun Zestoako zezen plaza bete egiten da. Bi egunetan. Plaza horretara jendeak joatea lagako balu, taurinoek beraiek hartu beharko zuten kentzeko erabakia. Baina ez da hau zestoaren kasua.

    Kontzientziazioa baino debekua nahiago dute. Mina konsensua baino nahiago dute. Eta hori zergaitik da? Beraiek ez dutelako gizartearen iritzia kontuan hartzen, ez zaielako inporta. Beraiek gauzak nahi dituzten bezala izatea da, eta horretarako biderik azkarrena nahi dute, jendea ez zaielako ajola, emaitza bakarrik ajola zaie eta.


    Orain arte zezenzaleak plazara joaten ziren, eta gustazte ez zitzaienak edo joan nahi ez zutenek ekitaldi alternatibo bat zuten beraientzat. Bakoitzak nahi zuena egiten zuen.
    Horregatik, bakoitzak nahi duena egiten jarraitzeko, bai zezenketetara joan nahi dutenek eta bai joan nahi ez eta beste zerbait egin nahi dutenek, nik, bizikidetze eta herriaren hobebearrez, bai bozkatuko dut.

    Zergatik eskubide bat ukatu jendeari? Debekua da bidea?
    Horregatik nik BAI bozkatuko dut.
    Eta denei BAI bozkatzera animatzen zaituztet.

    EKAINAK 3AN ZEZENKETEI BAI!!!!!

    Ni ere Errexilen soloaren ondoren ikusiko gaitukelakoan agurtzen nauk.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Hik balio duk Mr. Guest!!

      Ni ere Errexilen soloaren zain egongo nauk, eta Amparo orduan agurtuko diat. Eskerrak bihotzez eman beharrean nagok pertsona horri. Ia herria unkitzea lortu dik, edo bai behintzat, nire familia eta familiarteakoak.

      Denok eman diezaiogun eskua Josebari eta Amparitori! Korroaren erdira irteten ditukenean!

      Eliminar
  6. Eskubide horrekin animaliak torturatzen direlako eta horrekin jende pilo bat ados ez dagoelako?Plaza agian gutxiengo batek aurrez aipatutako ikuskizunerako erabiltzen delako?
    Jakin beharra dagoelako gehiengoaren aurka ari zareten ala ez?
    Ez dituzue pelota partiduak edota bizikletarekin akrobaziak antolatzen ez da gusto kontua.

    ResponderEliminar
  7. Egia esan, agian, galdeketa ez da gauzei irtenbidea emateko bide egokiena.

    Jesus Egigurenek aipatzen du Bixitarian erreferemdumek herria zatitu egiten dutela. Irtenbidea kontsentsuan egon behar duela dio, eta noski ni ere ados nago.

    Zestoako kasuan ez nago oso eguneratua, baina uste dut, garai baten izan zirela zekorketak ordezkatzeko elkarrizketak, zezenei tratu hobe bat emanez... Baina ni festa batzordera joan naizen aldi gutxitan, zekorketa zaleen jarrera ez da elkarrizketarena izan. Beti uste izan dute festaren erdigunea dela eta beraz Igandea eta Amarbijin eguna dagozkiela, justifikazioa beti hala izan da. Jende asko festa horren parte izan da, ondo pasatzen delako plazan.

    Denboran zehar jende asko festa horretan ezeroso sentitzen delako, ez joatea erabaki du. Alternatiba eskeini dira, herriko antitaurino mugimendua ere nahiko ahula izan da, asko uste izan dugulako azken finean 4 zezen dira.

    Galdeketak zer lortu du herri honetan, galdeketaren harira, eta zekorketak egitea uzteko aukeraren aurrean. Herritar askoren ilusioa piztu da, jende asko inplikatu da, naiz eta orain arte ez genuen jarrera antitaurino aktiborik. Eta aurtengo urtean adinako kontzientziazio kanpaina indartsurik sekula ez du bizi izan herri honek. Asko eztabaidatu da, eta baita argudiatu ere, beste begiratu Blog guzti hauek.

    Egia da baita ere azken asteetan erabakiaren gertutasunarekin tentsioa higo dela, eta ez duela tokirik utzi hausnarketarako, postura defentsiboa nagusitu da eta giro horretan iada ezin da kontzientziatu. Baina niretzat benetako lana aurretik eginikoa da, Zestoako festen etorkizunaren norabidea markatzen duen eztabaida piztuta dago. Bihar zekorketak kentzen badira azkarrago erabaki beharko da, eta hor ikusiko da zer ikuskizun motak artzen duten erreleboa. Zer tentsiotan eta testuingurutan hartzen diren erabakiak garrantzitsua izango da, ala ere zihur nago postura muturtuenak ere urte guxi barru lasaitze lortuko dela, eztabaidaren tonua orain arte egoki bideratu bait da eta gero ere ala egingo dela espero baitut...

    Ezetz aterako balitz jende askoren buruan dago bideoan ikusirikoa, Muu, Txokokrispis, Nobilladas, Amparitoren blog-ak eta bertako idatziak ere horgeratuko dira, eta kalean dabiltzan arrazoi guztiak ere bai. beraz Mister Guest-ek esandako bidean ere urrats bat izango da galdeketa.

    Ondorioz, prozesua ikusi ondoren, aurretik beste mila uste nituen arren, alde txarra, zenbaiti gaizki iruditu zaio eta eraso bezala artu du, eta oso postura itxiak kontrajarri dira, bestalde, galdeketak herri honetako festen etorkizunari buruz zekorketetatik aratago ere norabideak markatzeko eta ideia berrietan pentsatzeko balio izan digu. Beste festa batzuekin amesteko, eta zerbait egiteko lenbizi amestu beharra dagoenez...
    animaliei eman beharreko tratuan ere inoiz ez bezala hitz egin da. Eta munduan dauden beste injustizia guztiak ere aipatu dira. Norbere jarrerak...

    Holaxe ba, ezto ezer perfekturik, baina denak ditu bere alde onak eta txarrak

    ResponderEliminar
  8. Iritzi interesgarria duk hirea.

    ResponderEliminar
  9. Zorionak amparo, mila esker hilabete hauetan emandako erakustalditik, bebetan bikaina, azarotikan beti hor egon naiz irakurtzEn eta nire iritxi xumila ematenm. Nik ere errexilen soloan irtengo naiz eta zorionak emango dizkizuet. Eskerrik asko amparo,Mr Guest.Erdikale eta beste taurino anonimoari laguntzeagaik.
    Bihar nik BAI bozkatuko det

    ResponderEliminar
  10. Mikel Odriozola eta Aitor Gonzalez Euskadi Irratiko Faktoria saioan:

    http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/897706/zezenketen-inguruko-erreferenduma--faktoria/

    Nik EZETZ bozkatuko dut!

    ResponderEliminar
  11. Eskerrikasko amparo hirea ain ederki defendatzeagaitik. Azkenengo puntu hau zoragarria egin zait. Oilo ipurdia jarri zait, benetan bikaina. ESKERRIKASKO AMPARO ETA SEGI ONDO.

    ResponderEliminar
  12. Q grande amparo!!! Earra egurra eman deuna!! Gaur gustoa ingoit pa lo¡

    ResponderEliminar
  13. Idatzi dek / den dotore, eta guk ulertu
    Polemika guztiak egin dituk / ditun baretu
    Sentitu gaituk / gaitun higandikan gertu
    Umiltasun berdinez nahi diagu / dinagu eskertu

    Zorionak... Hilaren 8an URTERO BEZALA ikusiko gaituk/n

    ResponderEliminar
  14. boa oain beste 20 urtian ez diu galdeketaik eukiko

    ResponderEliminar
  15. ona!!!!!!!!! eskerrik asko amparo! asko lagundu dek hontan!!!
    gora ZESTUKO ZEZENAK!!!!!

    ResponderEliminar
  16. BUKATU DEK ETA IRABAZI DIAGU, ZORIONAK DENARI, AURTEN ERE AMPARITO EUKIKO DIAGU.

    ESKERRIK ASKO , FAMILI GUZTIAI AGUANTZEAGAITIK ERE MILA ESKER.

    BAI BAI BAI, AURTEN ERE ZEZENKETAK BAI.

    ResponderEliminar
  17. ZORIONAK AMPARO ETA ZEKORKETA ZALE GUZTIOI.MOMENTU LATZ ETA TENTSIO HANDIAK PASA DIZKIAGU, KOADRILA ARTEKO EZTABAIDAK ETA ABAR...GAURKO GAUZIK ONENA IRABAZTEA IZAN DUK GURETZAKO ETA ABANTAILA HANDIAREKIN GAINERA, BAINA EZ DIAGU AHAZTU BEHAR ZESTOA HERRI TXIKI ETA XUME BAT DELA ETA DENEN GAINETIK GUZTION ELKAR BIZITZA MANTENDU BEHAR DUGULA. BAI ALDEKOAK ETA BAI KONTRAKOAK BENGANTZAK UTZI ETA ELKAR ERRESPETATUZ AURRERA EGIN BEHAR DIAGU,FESTAK FESTAK DITUK BAINA HERRITARREN ARTEKO HARREMANAK GARRANTZI HANDIAGOA ZAUKATEK NIRETZAKO.
    HAU ESAN DA, ZEZENZALEEK GOZATU DEZAGUN MOMENTU HONETAZ .

    GORA ZESTOAKO ZEKORKETAK, GORA AMABIRJINAK

    ResponderEliminar
  18. Txokokrispis oaingo hontan bai luzittu dala... Gustora geldittu da lehendabizi biztanleriaren herena zezenketen kontra dagoela esanez, eta gero 2tik 1 zezenketen kontra dagola.

    ResponderEliminar
  19. Zorionak zezenzale guztioi!!! Aurten ere mundialki pasako dugu zezen plazan!
    Eskerrikasko Amparo, zezenzaleengatik egin duzun guztiagatik! Benetan miresgarria zure azken hilabetetako lana.

    Orain, errespetu osoz, eta lagun giroan pasa ditzagun festak! Nahi dugunok plaza barruan, eta nahi ez dutenek kanpoan!

    Ze egunetan izango dira zekorketak???

    ResponderEliminar