viernes, 25 de mayo de 2012

Argi izpiak bota beharrean...

   Eztabaidatu diren gaien inguruan iritzia eman aurretik, nire poza adierazi nahi dut.
   Bi aspektutan sustraitutako poza da. Lehenik eta behin, zezenzaleak mugitzen hasi direla eta, pankartak jartzen hasi dira, nire pozerako. Bestalde, eta nire pozaren bigarren arrazoitzat, blog berrien jaiotza dago.
   Ez dut iritzirik eman azken egunetan, baino tentu handiz irakurri ditut hemen eta han idatzitakoak. Eta nire sorpresarako, beste bi blog berri jaio direla ikusi dut.
   Nahiz eta aurkakoak izan, eztabaidan jarduteko beste bi arbel direla iruditzen zait. Beste bi plaza.
   Eskerrik asko beraz, Txokokrispis eta Novilladas en Zestoa blog-ei. Ikusiko duzue zer den blog bat edukitzea... Ai ama... Ez duzue, ez, egur gutxi jasoko.

   Tira, behin hori esan ostean, ahoa itxita izan dudan egun guzti hauetan esan direnak eta ez direnak argitzen sahiatuko naiz. Edo bai behintzat, nire iritzia ematen.


  • Aldez aurreko bozka. (edo "eskaera eskatzea")
   Honekin gertatu denak ez dauka izenik. Eta ezta abizenik ere.
   Zestoako Udala, urte askoan egin duen esperpentoetatik handiena egitera doa. Txapuza bat. Zerrikeria.
   "Herri galdeketa" agindu ziguten, eta "eskaera bilketa" bat egingo digute orain. Praktikan berdina dela diote, baina prosezu ezberdina izango duela esaten ziguten.
   Ba tira, norbaitek "eskaera biltze" honek erreferendumaren izaera duela demostratzen badu epailearen aurrean, akabo galdeketa, Zestoako Udala, eta kristo guztiak. Egitera doazena, zirku bat delako. Pailazokeria bat. Baldarkeria bat.
   570 sinaduta inguru nahikoa izango lirateke, herri galdeketa legezko bat bideratu nahi duen edonorentzat. Baina horren ordez, Udalak galdeketa proposatu du, eta gero hasi dira firmak biltzen. Zestoan gauzak beti alderantziz egin behar ditugu. Bejondeigula.
   Hori bai, prosezua luzeagoa izango zen, eta ezingo zen dena azken hilabetean konkretatu, gure kasuan bezala. Baina tira, legearen barruan, 570 firma biltzen dituen edonork, legea eskuetan, herri galdeketa bat eskatu dezake, izaera juridiko horrekin. Eta ez "eskaera biltze" edo antzeko azken orduko asmakizunekin.
   Baina noski, Zestoan ikaragarrizko presa dago zezenak kentzeko. Ezin da itxoin, ez hilabete, eta ezta urtebete.
   Nahiago dugu azkar eta gaizki, ondo eta motel baino.

   Aldez aurreko bozkarena ere, lotsagarria da. 
   Nire bozka, udal langile bati eskura emateak... ez dauka adjetiborik.
   Ez da herri galdeketa, eta beraz, ezin da kutxarik jarri (jarriz gero, epaile batek Zestoako Udala prosezatu dezake). Baino kaxa bat, itxita... ez dakit. Zerbait obea...
   Bozka eskura??? Nora doa bozka hori?
   Lotsa ematen dit Zestoarra izateak.

   Askok botua jasotzen dagoen funtzionarioa ere kritikatu dute. Eta horretan ez nago ados.
   Funtzionarioari errespetu bat zor zaio, eta Fernandok ongi azaldu duen moduan, etika profesionala beste guztiaren gainetik dagoela pentsatu behar dugu.
   Beraz, etzait ongi iruditzen, funtzionario honi buruz hemen batzuk jarri dituztenak. Alde batekoa dela, edo bi aldetakoa, edo poliedrikoa,... Berdin dit.
   Etika profesionala dago, beste guztiaren gainetik. 

   Hori bai, botua funtzionario horri, edo aitasantuari, edo Fernandori, edo jaungoikoari eskura emate hori... Hori bai ezetz.
   Lotsagarria da.

   Gainera, legea eskuetan hartuz gero, eta eskaera eskatze bat dela kontuan hartuta, bozkatzeko beste mila modu daude, guri saldu dizkigutenetatik at.

  • ETA
   Gai delikatua da, eta eztabaidatik ateratzen sahiatu naiz, ahal izan dudan guztietan.
   Baina antitaurinoek beraiek ere, gaia atera dutela ikustean, eta nire blogeko arbelean jendeak honi buruz jarduteko gogoa zuela ikusita, amore eman dut.
   Honetaz hitzegin nahi baduzue, aurrera. Ez noa ezer esatera, ezta galeraztera ere.
   Baina iritzia botako dut.

   ETA-ren gaia ez dut inoiz sartu nahi izan. Ezta antitaurinoekin nahastu nahi ere.
   Zeren ETA-koek odola isuri dutenean, bestaldera begiratu dutenak, edo zuzenean gorazarre egin dietenak, antitaurinoak eta taurinoak dira. Bietakoak.
   Beraz, batzuei bakarrik leporatzea, besteei leporatu diezakedan hori, etzait ongi iruditzen.

   Hala ere, egia da, paperean jarriz gero, eta antitaurinoen "Odolik gabe askoz hobe" zenbaiten ahotik entzun ondoren, batzuek odolaren aurrean izan dituzten jarrerak nabarmen geratzen direla. Gehienbat, orain zezenak plazan isurtzen duen odolaren aurka egiten ari direlako.
   Baina nahiz eta antitaurinoen aldean koherentzia falta nabarmen ikusi, horren adibideak beste aldean ere existitzen dira.

   Eta garbi esango dizuet. Pertsonen odola isuri denean horren gorazarrean ibili diren haiek, antitaurinoak edo taurinoak izateak, berdin berdin dit.
   Antitaurinoen leloak ohiukatzean izan dezaketen koherentzia falta horrek balore guztia galtzen du, pertsonen bizitzaz ari garenean. Eta koherentzia falta hori nabarmen geratzen ez delarik ere, taurinoak ere ez dira libratzen.
   Berdin dit batzuk nabarmen geratzen badira, eta beste batzuk ez.
   Pertsonen odola isurtzeak duen larritasunak, inkoherentzia handienak ere txiki uzten ditu eta.
   Zeren kasu horretan, garrantzitsuena ez da eman dezakeen irudia.
   Garrantzitsuena, bere bizitza kendu, edota izorratu dioten pertsona hori baita.

   Horren gorazarrean ibili diren haiek, inkoherentzia publikoki erakutsi (antitaurinoek) edo ez (taurinoek), beraien moralaren zenbatekoa 0-n daukatela demostratzen dute.
   Eta hori baino beherago, ezin da erori. Inkoherentziak erakutsiz, edota ez erakutsiz.
   0-ren azpitik ezin da egon.

   Beraz, berdin dit zer esaten duten batzuk zezenaren odolaren inguruan. Berdin didan moduan, hauek erakutsi dezaketen koherentzia falta.
   Niretzat, iada, 0 balio dutelako.

   Hori bai, norbaiti min asko egin diezaiokete horrelako jarrera zinikoek.
   Eta azken hauek, guztiz ulertzen ditut.

  • Kultura, artea, eta inposaketa.
   Kultura dela, edo artea dela, eztabaidak izan ditugu hemen.
   Eta esan nuen bere garaian, nire iritziz, kultura oso gauza subjetiboa dela. Artea bezala.
   Beraz, eztabaida hutsa iruditzen zait, artea den edo ez eztabaidatzea.

   Nik ordea, ez nioke inori esango, zerk izan behar duen artea, eta zerk ez.
   Beste batzuk ordea, artea zer den eta kultura zer ez den esan nahi digute.

   Eta gogoratu nahi dut, besteei kultura zer den esaten zietenean, edo zein kultura motaz gozatu zezaketen esaten zietenean, hasten zela totalitarismoa.
   Horrela jarduten dute lider totalitario guztiek. Beraien kultura inposatuz, beraiek legez pentsatzen ez duen horri ere.

   Festa demokratikoz mozorrotu nahi duzue, herrian inoiz egin den txapuzarik handienetarikoa.
   Baina hori gutzi balitz, printzipio totalitarioetan oinarritutako kulturaren filosofiara pauso bat ematen ari garenaren sentzazioa daukat.
   Beraz, kulturaren inposaketaren inguruan ere gogoeta bat eskatuko nizueke.
 
   Non amaitzen da askatasuna, eta non hasten da inposaketa. Hor ere koxka dago eta.


  • Sufrimentuaz.
   Askotan eskatu diguzue zezenetara joan ohi garenoi, zezenaren sufrimentuaren inguruan gogoeta bat egin dezagun.
   Nik hemen jarri ditut nire iritziak horren inguruan, eta hausnartu dut gai horren bueltan. Denon irakurgai daukazue.

   Baina oraingoan, nik eskatuko dizuet gogoeta.

   Zezenaren sufrimentua dela medio, inork pentsatu al du zenbat pertsonak sufritu duten, horren aitzakian?
   Inork pentsatu al du, zezenaren sufrimentua ekiditearren, zein sufrimentu sortu dakiokeen pertsona batzuei?
   Beste animalien sufrimenduaren aitzakian, zilegi al da jendeak sufritzea?

   Gogoeta bat eskatuko nizueke.
   Zeren ni behintzat, gai honekin, sufritzera iritsi naiz.

  • Amparo dela, eta ez dela.
   Batzuentzat jainko, besteentzat deabru, ulertzen dut nire anonimotasunetik esandakoek sortzen duten eragina. Batzuek, "San Amparito" ere deitzen didate, taurinoen jainkotzat edo, akaso.
   Ulertzen dut, halaber, nire anonimotasunak sortu dezakeen morboa.
   Ulertzen dut, baita ere, kafe-tertulietako pertsonaia berri bat izatea ni, edota nire identitatea parkeko kotilleoen "trending topic" izatea.
   Baina ez alferrik jardun.

   Izen batzuk irten dira herrian. "Amparo hau izan daitekeela esan didate...", "Badauzkat izen batzuk buruan...", "Periko izan daiteke... edo Perika...", "Hau ez duk urruti ibiliko..."
   Baina alferrik ari zarete.

   Idazlearen inguruan zentratu beharrean, zentratu zaitezte idazten dudanaren inguruan.
   San Amparito (batzuk esaten didaten moduan, eta kristoren grazia egin didana...) kalean ibiliko den izpiritu bat delako. Jainkoa bezala, leku guztietan nago. Dena ikusten dut, eta dena entzuten dut.
   Zuek ez kezkatu, eta ez pentsatu nor naizen.
   Izan garbi ordea, guztiaren berri dudala.

   Nork idazten duen begiratu beharrean, zer idazten dudan begiratu.




Amaitzeko, eta azkenaldian ia beti egiten dudan legez, pasodoble batekin agurtuko naiz.
Gaurkoan, Zestoako festetako beste klasiko bat jarriko dut: "Camino de Rosas". Gaurkoan gainera, zuzeneko bideoan.

PS: Zestoako bandakoen traje urdin hori itsusia izango da. Baina goiko bideokoen trajeak... ez dauka izenik.
Granatea????
Apustuan hasi behar dutela dirudi, "Asegarce"-ko artekariak dirudite.




   Ekainaren 3an, nik BAI esango diet zezenei.



"San Amparitok" esana...

38 comentarios:

  1. eskerrak zuri jauna. ja ja ja

    ResponderEliminar
  2. mila esker anparo, segi horrela, guk jarraituko diagu lanean, pankartak ipintzen.

    ikusi al duzue zezenzaleen bideo berria, ikaragarriya dek, bai esukeraz eta baita ere erderaz( Para que lo puedan ver en novilladas.blogstop)

    hemen tituluak:

    youtube: Muuuu-gitu adi.ZEZENZALEAK
    Muuuu-evete y vota si a los toros.

    ResponderEliminar
  3. Berrize txapela kentzeit !!!!!!
    Im-prezionante!!!!

    ResponderEliminar
  4. Gai interesgarria: Abertzalea vs. zekorketak

    http://txokokrispis.wordpress.com/2012/05/26/abertzaleak-patriotak-eta-zezenketak/

    Non bestela?

    ResponderEliminar
  5. Azkar erantzute aldera. Aldez aurreko botuen kontua Fernando arzalluzek primeran esplikatu duela iruditzen zait. Horrek galdeketaren emaitza faltsuztatzen duela pentsatzen baduzue, udal funtzionaria salatu beharko zenukete delitu bat egiteagatik. Eta ez da broma. Beraz ez arinegi hitzegin.

    ETA ren kontua, ados moralaren kontuan,hala ere, zure 7.puntua idaztean ez al zenuen pentsatu ETAren gaiak dena estaliko zuela? Ez dut sinesten hortan pentsatu ez zenuenik.

    Sufrimenduarena txiste bat da ezta? Ez naiz ni umore zentzu handia duen pertsona eta agian ez ditut batzutan txisteak harrapatzen...

    Ah, eta txokokrispirenaz gain, novilladas.blogspot.es en idatzi berri bat kaleratu dute. (RSSa badabil)

    http://novilladas.blogspot.es/1338131337/sobre-visitas-comentarios-animos-y-pancartas/

    ResponderEliminar
  6. Eh! Eta zestuko festetan herriko kanpaidorretik ahuntz bat botatzen badugu? Tumatxa!!

    http://txokokrispis.wordpress.com/2012/05/27/manganenses-de-la-polverosa-a-k-a-ahuntza-kanpandorretik-bota/

    ResponderEliminar
  7. ez barkatu baina hori beste herri batean egiten dute, eta hori ez da herri honetako tradizioa.

    Barkatu baina larunbat gaueko kontzertua kentzen badugu, eta edadetuen kontzertu bat ipiniz gero, ze iritsi?.

    Agian festa batzordea kontzertu alternatibo bat ipiniko zuten,

    Oso erraza da bestearena kentzea, baina norberak gustuko duena hori ezta ikuture..

    Zezenzaleen bideoan agertzen den bezela, norberak eduki dezan bere gustoko festak.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Horregatik ba!! nik ahuntz bat kanpaidorretik botatzea nahi dut!!
      Eta "tradizio" GUZTIAK nobedadeak izan ziren une batean, ez ahaztu!!

      Eliminar
  8. "Zekorketa hitzaren esanahia: Zezena edo zekorrari, banderillak sartzen zaizkion eta espatarekin hiltzen den ikuskizuna" definitu dute, batzuentzat behintzat, beste 700 Zestoarrentzat beste zerbait da.

    Zekorketak abuztuan, barrerak taulak ateratzen direnean asten dira, kuriosoa da baina euria egiten du, egur usaina eta jendearen artean komentaio bakarra, laister festak "AMABIRGINAK".

    Gero ondarra ekartzen dute, haurrak jolasean, ondarra etxeetan baina berdin dio."AMABIRGINAK".

    Zezenak ekartzen dituzten eguna iristen da, jentdetza zezenak ikuilura sartzen da ikustera eta gero norberaren komentaioak.. bat ederra dela, bestea txikia dela e.a. hau da ganadu usaina, hau da "AMABIRGINAK".

    AMABIRGIN egunean arratsaldeko 5-tak, erdikalean 200 pertsona inguru, banda erdian eta zekulako ixiltasuna, eta halako batean AMPARITO ROCA pasodoblean hasten da, hau da eztanda, guztiok oilo ipurdia azalean "HAU DA FESTA", gero plazan paseilloa "HAU DA FESTA".
    Toreroa ahal duen ondoena saiatzen da bere lana egiten, ezin gehiago eskatu, 17 urteko mutil kozkorrari. Baina bere gogoa, portaera gustatzen zaigu, nola ez amaitzen denean, herriko banda erdikalera itzultzen da eta momentu horretan pasodobleak jotzen hasten da "HAU DA FESTA", denok dantzan eta zekorraren gorabeheren komentarioak.

    HORI DA 700 ZESTOARRENTZAN ZEKORKETA HITZAREN ESANAHIA

    EKAINAREN 3-an DENOK BOZKATZERA.

    ZEZENAK BAI

    ResponderEliminar
  9. Demagogia eta gezurra.

    Festagiroa abuztuan, barrerak taulak ateratzen direnean hasten dira, kuriosoa da baina euria egiten du, egur usaina eta jendearen artean komentaio bakarra, laister festak "AMABIRGINAK".

    Gero hondarra ekartzen dute, haurrak jolasean, ondarra etxeetan baina berdin dio."AMABIRGINAK".


    AMABIRGIN egunean arratsaldeko 5-tak, erdikalean 200 pertsona inguru, banda erdian eta zekulako ixiltasuna, eta halako batean AMPARITO ROCA pasodoblean hasten da, hau da eztanda, guztiok oilo ipurdia azalean "HAU DA FESTA", ZEKORKETEN ORDEZ IKUSKIZUN EZ ODOLTSU BAT IKUSI eta herriko banda erdikalera itzultzen da eta momentu horretan pasodobleak jotzen hasten da "HAU DA FESTA", denok dantzan.

    Horrela hobeto.

    EKAINAREN 3-an DENOK BOZKATZERA.

    ZEZENAK BAI, ZEKORKETARIK EZ.

    ODOLIK GABEKO FESTEN ALDE. Goiko laukitxoan jarri zure Xa.

    ResponderEliminar
  10. ZEZENKETAK BAI, ORAIN ETA BETI.

    BIHAR ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 20:00 ETAN TXAMBERRENEAN BILERA, BERRIRO ERE ZUEN PARTAIDETZA BEHAR DIAGU, EUTSI GUTXI FALTA DA HELMUGARA IRISTEKO..

    AZKENEKO ESFUERTZUA ESKATZEN DIZUEGU.

    DATORREN URTEAN 1+1 = ZEKORKETAK

    EKAINAK 3 ZEZENKETAK BAI

    ResponderEliminar
  11. EKAINAREN 3-an ZEZENKETAK BAI. " AURRERA PAUSOA ZEZENENTZAT" LEMAPEAN DENOK BOZKATZERA BAI.

    EL PROXIMO 3 DE JUNIO SI A LAS NOVILLADAS.
    "UN PASO ADELANTE PARA LOS TOROS" VOTA SI A LAS NOVILLADAS EN ZESTOA.

    ZEZENKETAK BAI, ORAIN ETA BETI.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. azkeneko pausoa esan nahiko duzu. Ze baietza irteten bada, plaza horretan emango dute hainbat zezenek beraien AZKEN PAUSOA

      Eliminar
  12. Nik galdera bat dut. Esan didatenaren arabera, irailak 8 larunbata, Amabirgin eguna izan beharko lukeena, kuadrila eguna izango omen da (hala esan omen zuten festa batzordean...) Egia al da hori? Eta hori horrela bada, zeinek hartu du Zestoan Amabirgin eguna kentzearen erabakia?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Festa batzordean pekatu hori burutzera doazte. Galdetu azpeitiarrei zer den Saninazio eguna edo azkoitiarrei Andramari eguna; zestoarrak zorotzat hartzeko beste arrazoi bat ematen besterik ez gabe ari. Amabirgin eguna ez dago ikutzerik eta kitto, festen erreferentzia eguna delako eta ez, askok uste duen bezala, kuadrilen eguna.
      Gora betiko Amanirginak

      Eliminar
    2. Zure azken esaldiak alardea ekarri dit gogora...

      Eliminar
  13. Egunero bat gutxi balitz...

    http://txokokrispis.wordpress.com/2012/05/28/gaurko-kolaborazioa-tigreton/

    http://txokokrispis.wordpress.com/2012/05/28/barkatu-baina-zenbait-gauza-ulertezinak-egiten-zaizkit/

    ResponderEliminar
  14. Beste imposaketa bat, gero antitaurinoak esaten dute ezeztz, faborez nahikoa da, hasieran zezenak, gero amabirjin eguna, hurrengoa zer?.nahi dutena nahi dute egin eta hori imposaketa deritzo. Festakideok, zezenzaleak, amamak, aittittek faborez bozkatu zezenketak bai, imposaketa gehiagorik ez.
    Ekainaren 3an bozkatu bai.

    ResponderEliminar
  15. Hasteko, zekorketen afera eta festa batzordean amabirjin egunaren kontuan esaten direnak GUZTIZ independienteak dira. Ez dute zerikusirik, beraz ez nahastu gauzak. Edozein konbinazio posible eman daiteke i gauzen artean, jendeaaren erabakien arabera, beraz, festa batzordean esaten direnak ez badituzu gustuko hurrengo bilerara azaldu eta han hitzegin, ez zekorketei buruzko blog batean dena nahasteko asmoz.

    Eta zer manipulatzeko gogo dira horiek aitita eta amamak amabirjin egunaren aitzakian zekorketak sostengatzeko eskatuz, eskerrak ez diren inozoak, ze bestela zuen intentzio hoiekin...Azkenean Novilladasekoek arrazoi izango dute zuen mezu apokaliptikoei buruz. Idatzi berri bat dago, gainera:
    http://novilladas.blogspot.es/1338298620/sobre-el-amor/

    ResponderEliminar
  16. Lehenik eta behin esan duzuen bezala ez dut uste festa batzordearen erabakia eta igande honetako bozketa nahastu behar direnik. Esan duzuen bezala festa batzordean mota guztietako jendea biltzen da. Dena den, lotsagarria iruditzen zait amarbigin egunaren kontu hau. Imaginatzen al duzue sanfermiñ eguna uzatilaren 12 izatea horrela festak hobeto gelditzen direlako? beingoagatik festetan juerga bakarra badaukagu ba bakarra izango dugu edo kuadrilla egunak igandean izan behar badu ba izorratu egiten gara. Hurrengo urtean tokatuko dira hobeto!!!!

    Hau idatzi ondoren eta hau zezenketez idazteko tokia dela kontua izanik horretara jo nahi nuke. Ados nago zezenzaleak ez garela bilera horietara joan esaten duzuenean. Nik uste hori egitean bagenekiela gauza honak eta txarrak zituela. Baina ezin diguzue esan jokoaren legeak guztiz definituta daudela. Zer kostatzen da eskaerak modu seguruagoan gordetzea? tranparik ez baduzue egin behar ez duzue zertan kezkatu eta gu ere gutxiago kezkatuko gara. Eskaera jasotzeak izaten duen emaitza zenbat urteetan errespetatuko da (bi aldeetatik)?zezenketak bai bada emaitza ekintza alternatiboa izango al da?
    Ados nago esaten duzuenean bileretara joan ez bagara alperrik dela kejatzea, baina ez dut xinisten zuei galdera horiek ez zaizkizuela burutik pasa.

    ResponderEliminar
  17. Igandean irabazten baduzue Udalak hitza beteko du eta adostutakoa egingo da zekorketen antolakuntza kontutan. Horrek ez du kentzen ekitaldi alternatiboak egingo ez direnik. Aurrez esaten dizut, udalarekin edo gabe, egingo dira. Odolaren festak ez dira gure festak.

    Eta amabirjin egunari dagokionez eta gaia ixteko, azkena amabirjin eguna larunbata tokatu zenean zer egin zer begiratu besterik ez dago. Ez dakit orain dela 5, 8 edo 10 urte ote diren, baina rastreatu daiteke eta ordungo egitarauak ikusi,ez?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ba beitu zak eta ilustrau hiuk, lata geyegi eman gabe

      Eliminar
  18. baiezkoa irteten bada eta udaletxeak ekitaldi alternatiboak finantziatzen baditu oso gaizki irudituko zait,herriak erabaki bat artu duelako.
    Bestalde lotsagarria iruditzen zait jendea jada hasi delako zezenketen aldeko kartelak kentzen edo puzkatzen ,errespeto pixka bat, joku horretan denok baidakigu jokatzen...

    ResponderEliminar
  19. Sentsibilitatea?
    http://txokokrispis.wordpress.com/2012/05/29/sentsibilitate-kontua/

    Legea?
    http://txokokrispis.wordpress.com/2012/05/30/legearen-absurdoa/

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. sentsibilitatea zuek apurtzen duzue herriari gezurra esaten ibiltzean, zeren zezenketak ez dira defizitarioak (antitaurino mugimenduko jende bat lau haizetara zabaltzen ibili den bezala), festetan udalari irabaziak eman dizkion ekintza bakarra da eta ez Su ta Gar-en kontzertuan bezala 12.000€-tik gora a fondo perdido inbertiu

      Eliminar
    2. Baina noski, zuretzat oso logikoa da zezenketak defendatzeko hondar gainekoa aipatu ere ez egitea. Zekorketaren definizioan zekorrik/zezenik ez egotea.

      Berriro esango dut, antitaurinoa den pertsona batek gauza bat esateak ez duela esan nahi kolektiboaren izenean ari denik. Nekatzen hasia naiz iada kontu honekin, heldu dadila igandea eta atera dadila atera beharrekoa. Gainera, ez dakit irakurri dituzun txokokrispisen bi testuak, baina ez doaz hortik.

      Animaliengan sufrimenduarekiko sentsibilitate apur bat baldin badaukazu, igandean eman EZEZKOA zezenketei!

      Eliminar
  20. Amabirgin egunaren kontuarekin amaitzeko, esan, azkena 2001ean tokatu zela Amabirgin eguna larunbata, eta Amabirgin eguna izan zela, bandako kontzertu, zezenketa eta pilota partiduekin. Igandean izan zen koadrilla eguna eta paellada eta herri bazkariaren ondoren zezenketa egon zen eta hori amaitzean egin zire koadrillen arteko jolasak...
    orain hori horrela planteatzea pentsaezina dirudi...

    ResponderEliminar
  21. Zezenketen aurkakoek kanpaña azkar hasi zuten. Zezenzaleak berriz lo zeuden. Politikak esne zuria "leche manchada" bihurtu ote zuen zalantza batzuk sortu ziren hemen... baina horretan geratu zen.
    Zezenketen aurkakoek mugitzen jarraitzen zuten, firmak biltzen, bizikletaz, kontzertuekin... bitartean zezenzaleak lo, edo protestan.
    Halako batean, Amparo bera eta beste batzuk, zezenketen gaia sentsibilitate gaia zela ondorioztatu zuten/genuen. Gai morala. Eta gai moraletan herri honetan denok dugula zerbait ikasteko ondorioztatu genuen. Bitartean, zezenzaleak mugitzen hasi ziren.
    Eta denetik esan zen hemen. Denetik. Antitaurinoak taurinoei politika sartzea eta politika nahastea akusatuz, besteak pertsonen biziaren balioaz galdetuz... ETA siglak ere irten ziren askotan.
    Zoritxarrez, denok izan behar dugu buruan herri honek betirako izango dituela sigla horiek bere erretinan gordeak. Onerako eta txarrerako. Eta arrisku handia dago, sentimendu asko daude eta, edozein gaik gai horretara jotzeko, lehenago edo beranduago.
    ETA politikari zuzenean lotuta dago, egia da, baina baita gure historiari, gure gizarteari eta gure bizitzari. Horregatik, eta gaia morala denean, zezenketak diren bezala, ez da erreza inork horri aipamen bat egin gabe pasatzea, denok baitugu zerbait esateko, eta zerbait ezkutatzeko gai hauen inguruan.

    Baina asuntoak politikara egin zuen gerturatze arriskutsua hor amaitzen zela zirudien. Finantziazio kontuak eta biolentziaren kontuak. Eta bakoitzak bere ikuspuntua zuen zezenketak eta hori dena zenbatetaraino lotuak zeuden edo etzeuden ikusterakoan. Batzuek Bildu kritikatu zuten, besteek taurinoen bozeramaileren bat, baina politika kontua kalean zegoen, jendeak zuen, eta ez politikoek.
    Eta politika hor bazegoen ere, gaur ikusiak haserretu egin nau.

    DV-n, Zestoako Ezker Abertzaleak, ezetza botatzeko eskatu du. Ikaragarria!! Penagarria!! Orain arte posizionamendua ilunpekoa edo inplizitua izan bazen ere, galdeketa aurretik, hiru egun lehenago, ezker abertzaleak posizionamendu bat hartu du guzti honetan.

    Lehenik eta behin esan behar dut hau guztiak nazka eman didala irakurri dudanean. Politikako kaka benetan sartu da!! Eta nor eta zestoako ezker abertzalea!!
    Seguru nago E.A-koek gehiago dutela isiltzeko beste edozeinek baino. Gainera hain da patetikoa idatzia, beraiek lehenago ez kendu izana eta beste alde batera begiratu izanagatik "barkamena" edo aitzakia batzuk jartzen dituztela. Nik esango dut zergatik ez dituzten kendu lehenago zezenketak: Potrorik izan ez dutelako!! Beste gauza eta injustizi, edo eskubide urraketa salatzerako orduan izan ez dituzten potroak!!!
    Nazkagarria. Gainera zer eta "aurreraka doan gizarte moderno batean..." Badaezpada ere ez dut aipatuko nortzuk izan duten Euskal Herria iraganera lotua, eta oso astuna den karga bat eramaten bizkarrean.
    Eta jai ereduaren eta eredu partehartzailearen inguruan... Benetan penagarria. Askotan esan dut, zezenketen alternatiba eredu partehartzaileagoa bada, ordu berean jartzen den antzerkian egoten den "partehartzea" eta zezenketetan egoten dena herritarren aldetik berdin berdina dela. Gainera, pertehartzailea bada herri honetan ikusten diren zenbait jarrera festetan... ezdakit zer esan.

    (Jarraitu egiten du...)

    ResponderEliminar
  22. (...aurreko iruzkinetik dator.)

    Baina Zestoa ezberdina da. Eta Zestoako Ezker Abertzalea ere bai. Guztian posizionatu beharra duen talde bat, nola ez zen ba posizionatuko honetan ere. Zenbait jende herrian animaliak sufritzearen aurka daude, bai, baina gero ez dute arazorik kanpora joaterako orduan zezenketa bat ikustera, torero famatu baten aitzakiapean. Nola ez ba!! "Gure herria sortzez garbia izan dadila, eta egin daitezela gauzak guk nahi dugun bezala!! Zezenketak nahi baditut joango naiz eta kanpora!!!" NIk dakidala kanpoan eta hemen zezenak igual igual sufritzen du, atzerakoia izango da neurri igualean, eta hemen beste edonon bezain "espainola" da zezenketa bat.
    Ez dut ulertzen denean sartu, dena kontaminatu, zikindu nahi duten haien afana. Denean boterea izan nahi duten haiena. Denerako eskubdea dutela pentsatzen duten haiena. Ez dut ulertzen. Hain ederra al da boterea?


    Politika, politika. Kaka bat dena. Entzuna dut, politikak eragin handia dion bateren bat orain ez gutxi zezenketak antolatzen ibiltzen zela eta orain aurkako botua eskatzen ibili dela. Edo beste batzuk, antolaketan murgilduak izan direnak azken urteetan, orain atzera pausoa egin dutela dirudi, partiduaren aginduagatik.
    Hauentzat ere bada nere kritika. Partiduak askeago egiten gaituzte demokrazian, beti ere hauen doktrinapean erortzen ez garen bitartean. Nik nere ideologia propioa dut, nere iritzi propioak, eta aske naiz nahi dudana egiteko, nahi dudanarekin ados egoteko eta ez egoteko. Baina batzuk besteen ordenen menpe bizi dira. Partiduaren aginduen menpe. Eta hori ez da hainbeste ahotan erabili duten askatasuna. Beraiek ez dira aske nahi dutena egiteko, begibistakoa denez.

    Zezenketak galtzea, horrelako kaka batean, pena handia emango zidan. Horregatik, politikoei ostiko eder bat emateagatik min gehien ematen dien tokian, nik BAI bozkatuko dut.
    Eta Zestoako Ezker Abertzalea joan dadila "porkulo hartzera"!!!

    GORA ZEZENKETAK!!!!!

    EKAINAK 3an BOZKATU BAI!!!!!

    PS: Eta bai, idatzia guztiz politikoa da. Baina ez naiz ni izan DV-n idatzi bat kalertu duen indar politikoa.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Zure kritika zilegi da baina... ni zekorketen aurka nago ezker abertzalea egon ala ez egon!!

      Bestalde, ni beste gauza batek ere harritzen nau: zekorketzaleen artean dauden ezker abertzaleko jendea isilik egotea zure bezalako mezuen aurrean...

      Eta noski zu ere, Amparitoren moduan, telepata zara. Badakizu besteak "partiduaren preso direla" baina zu ez, zu gizon/emakume askea zara, zure iritzi propioekin, zure ideologia propioa (misterguestismoa ezaguna dena)... baina zu bezalakoak ez garen beste guztiok ez gara libre. Eskerrik asko nire bidea argitu izanagatik jauna/anderea!!!

      Eliminar
    2. "Eta Zestoako Ezker Abertzalea joan dadila "porkulo hartzera"!!!"
      Zu bai zarela demokrata, irekia eta errespetuz beteriko pertsona :-)

      Eliminar
  23. Ba nik oso normala ikusten dut ekologia beti ahotan eduki duen alderdi batek ezezkoa eskatzea. Baita ere normala ikusten dut hemengo kasuan hainbat kidek alde botatzea. Ez dago besterik.

    ResponderEliminar
  24. lotsagarria iruditzen zait, ezker abertzalea honelako idatzia argitaratzea, azken finean zera da.. abisu bat bere kideei esanez (Oh pasais por el aro, o antentos a las consecuencias)patetikoa, berriro diot imposaketa bat, gero ta argiago dago, blog honetan abenduan, idatzi zan ezker abertzalea atzetik zegoela..lotsagarria patetikoa,

    Zezenzaleok, ezker abertzaleok benetan zezenketak gustoko badituzue faborez bozkatu bai. .


    imposaketa gehiagorik ez, nahikoa da.

    PS.. Ezker abertzale askoek orain kontran daudenak, faborez donostira zezenketara joaten zaretenean ez izkutatu, lasai argazkiak ez ditugu aterako eta.. (AVISO A NAVEGANTES... idatzi hau norberak badaki zergaitik esaten dudan).

    Eskerrik asko egun hauetan zezenketen aldeko botoak ematera joan garenon aldetik, jendearen babesa jaso bai dugu eta animo ugari, mila esker benetan..


    ZEZENKETAK BAI

    ResponderEliminar
  25. ATXIKIMENDUAK

    Behean sinatzen dugun elkarte eta taldeek, Muu Herri Ekimenak azken hilabeteotan "Odolik gabeko festen alde" egindako lana sostengatzen dugu eta ekainaren 3an Zestoan izango den eskaera jasoketan "Zekorketak EZ antolatzeko" eskatzera animatzen zaituztegu.

    - A.D.D.A. (Asociación Defensa Derechos Animal)
    - A.T.E.A. (Asociación para el Trato Ético con los Animales)
    - Eguzki
    - A.V.A.T. (Asociación de Veterinarios Abolicionistas de la Tauromaquia)
    - Ekologistak Martxan
    - C.A.S. International (Comité Anti Stierenvechten)
    - La Tortura No es Cultura
    - Anima Naturalis
    - A.N.D.A. (Asociación Nacional para la Defensa de los Animales)

    ResponderEliminar
  26. Oso ona taurinoek kolaboratzaileek jarri duten kartela. Bikaina.
    "Murrizketarik ez" (Hain kontu serioa horrela erabiltzea ere)
    " El Amparito Roca banda handia " Amparito travesti bat zen eta kanta bat izatetik Zestuko bandari izena ematera iritsi da, ahaztu udal musika bandarekin, orain "El Amparito Roca" izena du.

    " Bakilak" (Urtero egitarauan horrela azaltzen da)

    "Barrerak eta beren area (orain zezenak ez badira ordurako akabatzen penaltyetara erabakiko da. Ah, agian Harea esan nahiko dute!)"
    "Festa-giroa"
    "Ez utzi kentzen" (Orain herriaren gehiengoak erabakitzeari KENTZEA deitzen zaio. Beraz, hemendik 3 urtera Leireri alkatzetza agian KENDU egin beharko diote, Leirek Joxeri, edo urte batzuk lehenago Gorkak Aittolari bezala)

    Okerrena da kartelean agertzen diren ia gauza gehienekin antitaurinoak ere ados gaudela: Amparito, barrerak, festagiroa... eta Animalien erabilera bultzatuko ez badugu ere, zekorketei EZ esatea da bidea beste era razionalago batean animaliekin festa egiteko.

    Zekorketa ez dute aipatzen kartelean, lotsatuta?

    Bukatzeko, nola barrerak, amparito eta festagiroa bezalako elementu komunak euren argumentu bezala jotzen dituzten, hemen dauzkazue beste slogan batzuk:

    Etxean aspertuta ez geratzeko, ZEZENKETEI BAI
    Tabernak itxi ez ditzaten ZEZENKETEI BAI
    Eguraldi ona egin dezan, ZEZENKETEI BAI
    Igandetan lanera ez joateko ZEZENKETEI BAI.

    ResponderEliminar
  27. Oso ona taurinoek kolaboratzaileek jarri duten kartela. Bikaina.
    "Murrizketarik ez" (Hain kontu serioa horrela erabiltzea ere)
    " El Amparito Roca banda handia " Amparito travesti bat zen eta kanta bat izatetik Zestuko bandari izena ematera iritsi da, ahaztu udal musika bandarekin, orain "El Amparito Roca" izena du.

    " Bakilak" (Urtero egitarauan horrela azaltzen da)

    "Barrerak eta beren area (orain zezenak ez badira ordurako akabatzen penaltyetara erabakiko da. Ah, agian Harea esan nahiko dute!)"
    "Festa-giroa"
    "Ez utzi kentzen" (Orain herriaren gehiengoak erabakitzeari KENTZEA deitzen zaio. Beraz, hemendik 3 urtera Leireri alkatzetza agian KENDU egin beharko diote, Leirek Joxeri, edo urte batzuk lehenago Gorkak Aittolari bezala)

    Okerrena da kartelean agertzen diren ia gauza gehienekin antitaurinoak ere ados gaudela: Amparito, barrerak, festagiroa... eta Animalien erabilera bultzatuko ez badugu ere, zekorketei EZ esatea da bidea beste era razionalago batean animaliekin festa egiteko.

    Zekorketa ez dute aipatzen kartelean, lotsatuta?

    Bukatzeko, nola barrerak, amparito eta festagiroa bezalako elementu komunak euren argumentu bezala jotzen dituzten, hemen dauzkazue beste slogan batzuk:

    Etxean aspertuta ez geratzeko, ZEZENKETEI BAI
    Tabernak itxi ez ditzaten ZEZENKETEI BAI
    Eguraldi ona egin dezan, ZEZENKETEI BAI
    Igandetan lanera ez joateko ZEZENKETEI BAI.

    ResponderEliminar
  28. Barkatu, akats mezu bat azaldu zait eta badazpada berriro bidali dut. Portzierto irakurri al duzue hau?
    Novilladas.blogspot.es
    "Siempre ha habido toros en Zestoa"

    Si, de hecho hace varios siglos había toros en Zestoa, los habitantes no podían elegir a sus representantes, las mujeres no pintaban para nada, el caserío se lo quedaba el hermano mayor y los demás se tenian que buscar la vida... Todo eso se ha ido eliminando, ahora quedan los toros.

    "Sin novilladas no hay fiestas"


    Si eso es así, desde este blog proponemos el siguiente programa de fiestas:

    Dia 7 de septiembre

    A las 19 horas , txupinazo.
    A las 19'30 Salve en la iglesia de la natividad.


    Dia 8 de Septiembre

    12,00 Misa mayor celebrando el día de la virgen de la natividad.

    A las 14'30 Pasacalle anunciando la primera novillada
    A las 15,00 Primera novillada
    A las 17'30 Pasacalle anunciando la segunda novillada
    A las 18'00 Segunda novillada
    A las 20.00 horas Bailables en los arkupes y fin de fiesta.

    Si todo lo demás es prescindible y no lo vamos a considerar fiesta, para qué hacerlo?

    A tomar por saco el partido de pelota, los conciertos, la paellada, todo tipo de actuaciones musicales(Rock,DJs, verbenas, txarangas, txistularis, jotas, bertsolaris, batukadas, pasodobles,trikitixa), herri kirolak,degustación de Txakoli, alarde, subida a Ondarbaso, Gazte eguna, homenaje a los jubilados, comida de los jubilados, las txonas, los juegos entre cuadrillas, todo lo relacionado con el día del niño..

    Seguro que las arcas de ayuntamiento y las decenas de voluntarios que colaboran para que se hagan estos eventos tendrán más descanso, económico en el primer caso, material en el segundo.


    "Van a quitar Amparito"

    NO

    "Van a quitar las barreras"

    NO

    "Van a quitar los toros"

    Queremos que no haya novilladas, definiendo estas como el espectaculo en el que al toro o novillo se le clavan banderillas y se le mata con la espada. Todos los demás espectaculos taurinos sin sangre ni maltrato explícito, aunque obviamente no vaya a ser Muu el que los promueva quedan exentos de la votación de este domingo. Elegimos novilladas SI o NO. Si no te gustan y quieres abrir camino para que sean sustituidas por otros eventos taurinos, vota NO y da tu opinión en la comisión de fiestas. Si no lo haces asi, por omisión haras que todo siga igual.

    "¿Que vamos a hacer si quitan las novilladas?"

    Acudir al otro espectáculo que se haga en la plaza.

    "Pero siempre las ha habido"

    Si, también espectaculos como las ejecuciones públicas, la suelta de esclavos y cristianos a los leones , los gladiadores, las peleas de animales en público y las exhibiciones de mujeres adúlteras humilladas en la vía pública duraron muchos años. Y ahora no las hay(excepto los carneros, de momento) y nadie las hecha en falta. El ser humano con el tiempo va evolucionando y su empatía por los animales y por los seres humanos ha de ir aumentando. Sin novilladas conseguiremos tener unas fiestas mas acordes con una perspectiva ética de la relación del ser humano con los animales.

    ResponderEliminar