domingo, 6 de mayo de 2012

Maiatzak 15, Asteartea, arratsaldeko 20:00tan.

   Gaur ez naiz gehiegi luzatuko, ez baitago horretarako beharrik.
   Gaur deialdi bat luzatu nahi dut, besterik ez:

   Zezenzale, festazale, eta gainontzeko guztioi; hala nola, Iraila gerturatzen doan neurrian barrera usainak sentipen berezi bat sortzen digun guztioi, zezenzale izan, edo ez, dei egiten dizuet.
   Zestoako festen izaera berezi eta xarmangarriak bizirautea nahi duten guztiei, dei egiten dizuet.
   Zahar, gazte, handi edo txiki, guztioi dei egiten dizuet.
   Noizbait hemen jarri ditudan ideia eta idatziekin bat etorri den edonori, dei egiten dizuet.
 
   Dei egiten dizuet, Maiatzak 15, Asteartea, arratsaldeko 20:00tan Txanberrenean egingo den bilerara gerturatzeko.
   Hil ala biziko bilera da.
   Ekainaren 3an izango den ekitaldi horren aurrean zezenketek bizirautea nahi dugun guztiok hartu beharreko jarrera eztabaidatuko dugu.
   Zezenketen etorkizuna, eta festen etorkizuna, gure esku izango dugu bilera horretan.

   Bertaratzeko dei egiten dizuet guztioi.
   Partidua hasi da, eta batek ala besteak, irabazten amaituko du.
   Jokuan sartzeko garaia da.

   Irabaztera goaz.

   Ez dizuet behin ere ezer eskatu. Baina bihotzez eskertuko nizueke, asteartean Txanberrenera azalduko bazinete.

   Ni han izango naiz.
   Ez iezadazue bakarrik utzi.

10 comentarios:

  1. kaixo amparo, eskerrik asko horrelako deialdi bat egiteagaitik. gauza bat:

    enteratu naiz kalean, asteaskenean ez dela bilerarik egingo zeren eta ATHLETIC-ek finala jokatzen bai du. Athletic-eko zezenzale ugari bai daude. Datorren asterako atzeratu dela ulertu det.

    Eskerrak herri txiki bat dela eta ahoz aho ondo funtzionatzen duela, enteratzen ba naiz komentatuko dizut.

    BERRIRO DIOT ESKERRIK ASKO EGINDAKO DEIALDIALDIAGAITIK, DENON ARTEAN LORTUKO DUGU, DENON ARTEAN LAN EGIN BEHAR DUGU, ZESTOA HERRIA ZEZENKETAK MANTEN DEZAN.

    ZEZENKETARIK EZ FESTARIK EZ.

    GORA AMABIRGINAK ETA ZEZENKETAK

    ResponderEliminar
  2. "Zezenzale, festazale, eta gainontzeko guztioi; hala nola, Iraila gerturatzen doan neurrian barrera usainak sentipen berezi bat sortzen digun guztioi, zezenzale izan, edo ez, dei egiten dizuet."

    Ni festazalea naiz eta ez ez naiz zezenzalea, beraz, zure deialdiaren arabera bilerara joatea gonbidatua nago ezta? Naiz eta antitaurinoa izan.... ondo!!

    ResponderEliminar
  3. Bilera azkenean, maitzak 15, asteartea, arratsaldeko 20:00tan izango da.

    ANIMATU!!

    ResponderEliminar
  4. Sarrerako zenbait data aldatu egingo ditut, zuzen gera dadin.

    Badakizue, Maiatzaren 15ean, denok Txanberrenera, arratsaldeko 20:00etan.

    Aupa zuek.

    ResponderEliminar
  5. Badakit ez daukala zerikusi handirik Amparok sarrera honetan komentatzen duenarekin, baina norbaitek ba aldaki zer ibili ziren Muu!!-koak atzokoan?

    1+1=2 kanpaina edo aurkeztu behar zutela edo esana zuten, baina ez dakit nondik nora doan.
    Agian orain matematika erakusten jarriko zaizkigu. Ziur badela formularen bat %33-a gutxitzeko, edo horrelako zerbait.
    Interesgarria iruditzen zait, dena dela, esan behar dutena, portzentajeekin erakutsi duten abilidade berdina erakusten badute "1+1=2" horrekin, agian metametikaren printzipioak aldatuko dituen konjeturaren bat edo aurkeztuko digute.

    Entzun dudanaren arabera Poincare, Gauss, Laplace, Rufini, Newton, Lagrange eta horiek denak beraien tunbatan irrikatan omen daude "1+1=2" errebelazio ikaragarriaren nondik norakoak jakiteko.

    Zezenak ez dakit salbatuko dituzten, baina zientzia... zientzia seguru dago Muu!!-koekin. Jajajaja

    ResponderEliminar
  6. Grigori Perelman aurkezpenera etortzekoa omen zen, Fibonacci-ri konpainia egitera. Formularen konplexutasuna azaltzeko.
    Ez dakit ordea azkenean etorri zen, edo ez.

    ResponderEliminar
  7. Azken bi komentarioak "umore inteligentearen" erakusgarria gorenak dira. Gainera ikusten da zientzia gizon/emakumeak zaretela, izan ere ez dakizue ondo irakurtzen:

    Prentsaurrekoa ASTEAZKENEAN, maiatzak 9, arratsaldeko zazpietan plazan.

    http://muu-herriekimena.blogspot.com.es/2012/05/1-1-2.html

    (Listillos!!)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Barkatu, zenbakiak ondo ulertzen ditut, baina letrak ez hainbeste.

      Eliminar
  8. Orren zientzia gizona aurreratuak dituk, agian etorkizunera joan, eta buelta ere eginda zeudekela.
    Batek zekik. Hemen irakurri ditugunak irakurri eta gero...

    Portzierto, Beakman doktorea ahaztu egin zaizue.
    Hori bai zela zientzia gizon interesgarria!!!!!

    GORA BEAKMAN!!!!
    GORA ZEZENKETAK!!!
    GORA DORAEMON!!!!

    http://www.youtube.com/watch?v=dV_w_1oCzEk

    ResponderEliminar
  9. Hara! A ze nolako kultura duguna hemen!!!
    Gauss, Lagrange, Rufini... Ene bada! Matematikako klaseak ekartzen dizkidate gogora.
    Pitagoras ez duzue jarri ordea! Hipotenusak, katetoak,... A ze oroitzapenak!

    Ene bada Mr.Guest, hanka sartu duzu. Ja ja ja.
    Barkatu, hanka ez, oina. Badakizu, oina bider altuera... zure hankasartzearen azalera kalkulatu ahal izango duzu.
    Baina zaude lasai, datan kale egin baduzu ere, zure ironiak berdin balioko du, ostegun goizean, asteartean izan beharrean.

    Burua guztiz joaten ari zaigu ordea. Edo irudipen hori daukat.
    Zeren nik ez dakit zer duten amankomunean Doraemon eta zezenketek. Doraemon ere zezenketekin nahastu behar al dugu edo?

    Tira, utzi ditzagun marrazki bizidunak alde batera.

    Badakizue, Maiatzak 15, Asteazkena, Txanberrenean, arratsaldeko 20:00etan.
    Bertaratu gaitezen denok, eta hitzegin dezagun zezenketen etorkizunaz.
    Guztion artean, zerbait lortuko dugu eta.



    PS: Burua hainbeste joaten zaigunean, eta horrelako oroitzapen onak ekartzen dizkidazuenean gogora, orduan benetan merezi izaten du blog hau idazteak.
    Matematika aizu... Nork esan behar zidan niri, hemen nire matematikako klaseetako mamuak agertuko zirela?
    Irudimen paregabea daukazue.

    ResponderEliminar