Azken aldian, lanpetuta izan naiz eta ezin izan dut blogaren jarraipen zorrotz bat egiterik izan.
Konturatu naiz, jendeak iruzkintzen jarraitzen duela, eta eztabaidatzeko gogoa ere hor dagoela oraindik. Baina arrazoi batzuk medio, ezin izan diet iruzkinei erantzunik eman.
Hala ere, tarte bat hartu dut, sarrera azkar bat idazteko.
Azken aldian jasan ditudan ekintzek bultzatuta, sarrera bat idatzi beharrean aurkitzen naiz, hauek publiko egiteko.
Pertsona batek, edo batzuek, Amparo bezala, eta blogger moduan erabiltzen dudan posta elektronikoaren berri izan dute.
Hori gutxi balitz, posta elektronikora sartzen sahiatu dira. Bai pasahitzaren bidez (kale egin dute), eta baita pasahitza ahazten zaizunean erantzun behar den galdera erantzunaz ere. Baina azken honetan ere, ez dute asmatu.
Zerbitzari amerikarretan egindako posta kontua zenez, segurtasun galdera ere ingelesez luzatu nuen. Eta ez dakit honegatik den, edo izena eta jaiotze data ez dituztelako asmatu, baina ez dute lortu nire postara sartzerik.
Postan ibili direla ikusteak, blogger-eko nire kontura sartzen sahiatu direla pentsarazten dit. Baina ez dut modurik azken hau jakiteko.
Hala ere, kale egin dute "blogger"-en ere, hala ibili diren kasuan.
Kalean bakarren bat nahiko haserre zegoen nirekin. Eta nire lepoa eskatzen ikusi eta entzun ditut batzuk. (lehenago ere azaldu nuen hau)
Baina haserrea gauza bat da, eta posta erasotzea beste bat.
Ez dakit nire benetako identitatea jakiteko griñak bultzata, edo haserreak bultzata izan diren aktibitate hauek. Baina onartezinak dira zinez.
Eta ez ahaztu delitua dela.
Mota honetako errepresioen aurrean ez diot beldurrik inori.
Baina hori bai, ez didazue berriz harrapatuko. Datu guztiak aldatu ditut, eta segurtasun neurriak gogortu ere bai.
Azkenik, mezu bat utzi nahi nioke erasotzaileari/erasotzaileei:
–Ez pentsa beldurra ematen duzuenik. Delitu bat egiten ari zaretela gogorarazi nahi dizuet, baina ez pentsa epaitegietara joko dudanik, zuen izenak jakitera iristen banaiz.
Nortzuk zareten jakiten badut, aurpegira eskatuko dizkizuet azalpenak. Kalean, edo zeuen etxeko atea jo eta gero, berdin dit.
Eta epaileari ez diozue azalpenik eman beharko, ez baitut salaketarik jarriko. Baina niri pertsonalki, azalpenak eman beharko dizkidazue. Eta gero, ez izan zalantzarik, zeuen aurpegiak eta izan-abizenak, blog honetan agertuko direla, nirearekin batera.
Eta orduan bai, neure izena ere agertuko da, zeunaren ondoan.
Izan ondo.
PD: ez dut uste ez "Muu", eta ezta antitaurinoen kolektiboko norbait dagoenik honen atzean. Politika sartu genuenaren eraginak direla uste dut, nahiko suminduta sumatu nituelako batzuk, gai hori zela eta ez zela. Baina tira, dedukzioak bakarrik dira horiek.
Nik bezala, suposatzen dut antitaurino guztiek elkartasuna adierazten dizugula eta horrelakoak gertatzen diren azken aldia izan dadila eskatzen dugula.
ResponderEliminarOrain aurreko puntuko eztabaidei erantzuteko astia hartuko bazenu eskertuko genizuke.
puntu guztiei oso oso oso oso ondo erantzuten die, bakarrik zuei erantzun horiek ez zaizkizuela gustatzen zuen ideologiarekin ez datozelako bat eta orduan ez duela erantzun esaten duzue adarretatik joan dela esanez.
ResponderEliminarGainera nabari da batzuk ezin dutela iritzi ezberdinak errespetatuz lasai bizi eta Amparoren posta elektronikora sartzen saiatzen dira. Izena ematera asko animatzen duzue horrelako ekintzak eginaz! ondo!!
Beti berdina gertatzen da, batzuk besteenganako errespetua galtzen dute eta beste batzuk ez. Nik ez nuke izenik esango etxeko portalera pintadak egitera etorriko zitzaizkidan eta. Gero gainera herri txiki honetan begirazunak jasan beharko nituzke.
Eta hori horrela da.
Amparoren alde gaudenak kontra daudenak bezainbeste ez dugu idazten, izan ere badirudi jendearen lanbidea Amparoren kontra idaztea dela eta ezer hoberik egiteko ez dutela.
Ondo Amparo! zurekin gaude!
Nire elkartasun guztia duzu, Amparo.
ResponderEliminarNi ere, Amparo eta hemengo denak (edo gehiengoa) bezala, kalean ibiltzen naiz. Eta kalean ibilita, ez da zaila kaleko "tenperatura" neurtzea.
Eta denok daukagun "termometro" hori erabilita nahiko erraza da Amparo gai esanguratsua izan denaren ondoriora iristea.
Nik neuk, eta gaia politikatik gertu ibili zen momentuan, entzun eta ikusi nituen jarrera "bereziak" zenbait pertsonatan (pertsona hauek ere, gaia bezala, politikatik gertukoak). Amparok nahikoa "azkure" sortu zien. Pertsona horiek herrian ezagunak direla esan daiteke, ez famatuak, baina mundu guztiak ezagutzeko modukoak bai. Gainera, haien batzuenganako "influentzia" ere azpimarragarria iruditzen zait.
Ez naiz ari inori errua bota nahian, baino pertsona horiek beraien desadostasuna nahiko era sutsuan adierazten zuten. Ez dakit hain era sutsura (web posta bat erasotzen) adierazteko gai izango zirenik, baina honek ondorio batzuk ateratzeko balio izan dit.
Lehenengo ondorioa: Zestoan jendea seinalatzen da. Kontrakoa esaten badute ere batzuk aurreko sarreretako iruzkinetan, Zestoa herri gaiztoa da zentzu horretan.
Bigarrena: Eraso hau ez da beroan egin ohi den horietako tontakeria bat. Honetarako denbora behar da. Premeditatua izan dela esatera ez naiz ausartzen, baina kontzienteki egin duela garbi dago. Eta garbi dago baita ere zer asmorekin egina den.
Hirugarrena eta azkena: Amparok hautsak harrotu ditu herri honetan, eta batzuei ez zaie batere gustatu hau.
Bukatzeko, berriz ere nire elkartasuna Amparorentzako.
Bueno, agur.
Hasteko, nik ere nire elkartasuna adierazi nahi diot Amparori.
ResponderEliminarBestetik, bigarren anonimoari kontutxo bat, ondorengoa diozunean:
"puntu guztiei oso oso oso oso ondo erantzuten die, bakarrik zuei erantzun horiek ez zaizkizuela gustatzen zuen ideologiarekin ez datozelako bat eta orduan ez duela erantzun esaten duzue adarretatik joan dela esanez."
Nahiko garbi utzi duzu ez duzula irakurri Amparok idatzitakoa, edo bestela, irakurri eta ez duzula tutik ere ulertu. Amparok, idatzi honen bigarren paragrafoan, laugarren lerroan, honakoa baitio:
"Konturatu naiz, jendeak iruzkintzen jarraitzen duela, eta eztabaidatzeko gogoa ere hor dagoela oraindik. Baina arrazoi batzuk medio, ezin izan diet iruzkinei erantzunik eman."
Mesedez, erabili inteligentzia pixka bat inoren iritzi eta esanak epaitzen hasterako, bestela irakurri gabe itsu-itsuan jarduten duzuela garbi geratzen baita.
Bestalde, bakoitzak erabakitzen du zenbat denbora eman gauza bakoitzari, eta nik egunean 10 minutu honi dedikatzea erabakitzen badut, ez dut uste hontara bizi naizela esan dezakezunik.
nire inteligentzia utzi bakean, zurea hala utzi dut eta. Eta oso ondo irakurri dut. Amparok puntu guztiei erantzun die oso oso oso ondo aurreko puntu guztietan, beraz nik esandakoa oso ondo dago. Eta berriz diot, utzi ni eta nire intleigentzia bake bakean.
ResponderEliminarMr. Guest-ekin bat nator.
Gora Amparo
Ea, ez dut nahi gerra bat ireki nire sinesgarritasunaren inguruan.
ResponderEliminarEgin didaten hori salatu nahi dut. Besterik ez.
Horregatik, "Anonimo" eta "Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!" idazleen arteko borroka hori ez dut ulertzen.
Kontua ez naiz ni, edota beste norbaiten inteligentzia.
Heldu diezaiogun gaiari.
Azkenik, esan beharra daukat eskertzen direla animoak eta babes mezuak.
Eskerrik asko denoi.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
EliminarAurreko batean, Anjel lertxundi idazleak zioen (gazteleraz):
ResponderEliminar“Dicen que vienen tiempos en los que, por fin, la palabra sustituirá a las armas. Ojalá. Pero, ¿cómo conseguir que la casa del lenguaje sea habitable? Creo que nuestro futuro está en la respuesta.”
Hitza, edozein pertsonaren hitza, gauza sakratua da. Hitzak, edozein pertsonaren hitzak, errespetua merezi du. Hitzak, edozein pertsonaren hitzak, entzutea merezi du. Hori bai, gizalegearen mugen barruan baldin badago.
Amparok, bere blogean, oso gauza interesanteak esaten ditu, irakurri beharrekoak; batzuekin ados nago, beste batzuekin ez, baina kriston errespetua merezi du; ideia batzuk defenditzeko, berak maite dituen ideia batzuk defenditzeko, kriston lana egiten ari delako.
Eta hizkuntzaren etxean, hitzaren etxean, denok izan behar dugu bertan bizitzeko eskubidea, bertan ideia desberdinak (eta kontrajarriak) konpartitzeko eskubidea.
Pena ematen dit hain eztabaida ederra, hain metodo “faxistekin” zikintzen ikustea. Beraz, nire babes osoa, Anparo.
Agian formekin ez dut asmatu, onartzen dut. Baina nire inteligentzia insultatzea iruditu zait aurreko guztietan argudiatzen saiatu garenoi Amparok oso oso oso ondo erantzun digula irakurtzea, garbi dagoenean, aurreko sarreran kasu (eta Amparok onartzen duen moduan), ez digula erantzun, arrazoi batzuk medio, berak azaldu duen moduan.
ResponderEliminarLehen anonimoak, "orain aurreko eztabaidei erantzuteko astia hartuko bazenu eskertuko genizuke", dio. Bigarrenak erantzuten dio "oso oso oso ondo erantzun duela"; eta hori, aurreko sarrerara sartzen den edonork ikusten du ez dela hala, ez baitu erantzun. Beraz, gezurra dio erantzun duela dioenak.
Barkatu inteligentziarena, erretiratu egiten dut (ez naiz giroa gaiztotzearen aldekoa)
ni ere ez naiz, ta eskertuko nuke gai hau alde batera utziko bazenu.
ResponderEliminarAmaitzeko berriz esango dut, nire ustez amparok oso oso oso oso ondo arguemtnatu du berak uste duen dena. Agian ez post honetan baina bai gainontzeko guztietan, eta horiei ari nitzen erreferentzia egiten.
Zuk esan didazu ez dudala irakurri eta inteligentzia erabiltzeko.
irakurri egin dut eta inteligentzi erbaili dut.
Honi salvame de luxe-n gero eta tankera handiagoa ematen diot. Barkatuko didazue baina ez dut elkartasun mezurik luzatu nahi, aurkakoa demostratzen ez den bitartean. Hona arrazoiak:
ResponderEliminarHemen parte hartzen duzuen guzti-guztioi onena opa dizuet, zinez. Gauza on asko ikusten eta ikasten ari naiz baita txar eta zatarrak ere. Nik ez nuke horrelakorik egingo, ez dudalako nahi eta nahi izango banu ere gaitasunik ez dudalako horrelakorik egiteko.
Sinesgarritasun arazo larria daukat, alegia, ez dizut sinesten Amparo. Zure bilakaerari dagokionean beltzune nabaria dakusat. Protagonismo nahia, salaketak (besteei) luzatzeko erraztasuna, kontrastatu gabeko hainbat informazio...
Diozuna egia balitz, hipotesi horretan jarrita ere, berriro ateratzen duzun ondorioa, inondik-inora oinarririk gabea iruditzen zait(berriro ere) eta intentzio osoarekin egiten duzu.
Nori interesatzen zaio pelikula honetan asuntoa gaiztotzea? Nori interesatzen zaio biktima papera jokatzea? Nork egin du ? Zergatik?
Eztabaida desitxuratzeko interes handia nabari dut, giroa nahasteko eta gaiztotzeko nahia. Hemen bakoitzak bere pelikula egiten dugu, agian interesen arabera izan daiteke baina frogarik gabe salaketak plazaratzea?
Harrigarria egiten zait jendeak jokoa nola jarraitzen duen ikustea, batzuetan intereconomía ere ematen du.
Ez dut batere garbi ikusten.
beste matizazio bat:
ResponderEliminarni Amparok kritikatzen dituen gauza gehienekin ados nago. Ideologian ez gabiltza oso urrun, beraz, ez sartu ideologia tartean. Blog honi Amparok nahi duen erabilera emango dio, baina ni hemen sartzen naizenean zekorketez hitz egitera natorrelakoan sartzen naiz.
Hau gizartearen inguruko eztabaida orokor bat bezala ulertuta, ziurrenik konturatuko gara (aurreko sarrerak irakurri ditugunez gero), planteatzen dituen ia puntu guztietan ados gaudela gehienok.
Baina zekorketez ari bagara, ez dut uste Ondarbason zaborra uztea kritikagarria izateak (eta hala da)eta beste hainbat kontu kritikagarrik zekorketen kritikagarritasuna kentzen dutenik.
Amparori egin diotena gaizki dago, eta hemen idazten hasterako eman diot nire babesa.
Bukatzeko, "rectificar es de sabios", eta nik egin dut. Beraz, eta ados zaudenez, utzi dezagun aurreko "perkantzea" alde batera, eta has gaitezen zekorketez hizketan, errespetuz
Ni zezenketan aldekoa naiz baino aurreko honekin ados nago.
ResponderEliminarAurrekoak ordea... ez du zilegitasunik nire ikuspuntutik behintzat. Ez dakit zergaitik dion intereconomia ematen duela... bueno ez diot "heriotz korridoretik, ikullutik" esandakoari batere kasurik egin nahi. Niretzat egongo ez balitz bezala.
Iñaki Odriozola
ResponderEliminarAmparo, hori gertatu bazaizu ulertzen dut batere grazirik ez egitea eta sinesten dizut hala gertatu dela. Beraz, nire babesa ere baduzu. Baina, ez dut uste inongo "mafiaren" ekintza izango zenik, nire ustez norbiti jakinminak irabazi dio eta dudarik gabe hanka sartu du egin duenarekin. Ez dut uste, ordea, hemen iradoki diren arrazoiak tarteko izango direnik. Zeuk ederki esan duzun bezala, jakinez gero nor izan den kontuak eskatu aurpegira.
Baina, beste zenbait jarrera onartezinak dira. Une oro, zezenketa zaleok arriskuan bazeundete bezala hitz egiten ari zarete eta horrek ez du errealitatearekin zerikusirik. Plaza barrura joaten zareten guztiok lasai asko joaten zarete, aurpegia estali beharrik gabe, eta ez dizkiote inori pintadak egiten bere portalean. Eta egia da Zestoan jendea seinalatzen dela, baina bai alde batera eta baita bestera ere, denok ezagutzen dugu elkar eta, zerbaiti buruz iritzia publikoki emanez gero katalogatuta geratzen zara. Baina ez da egia errazagoa dela Zestoan zezenken aurka egotea alde egotea baino. Alde dagoen norbaiti errespetua faltatu diote noizbait? Niri ere bota dizkidate epelak behin baino gehiagotan, batzutan "kariño" gehiagorekin bestetan baino. Amparori buruz ahobero ibili dela jendea? Anonimatotik errazago hitz egiten den bezala, anonimoari buruz ere errazago hitz egiten da.
Lehen ere esan nuen ez zaidala gaizki iruditzen anonimoki hitz egitea baina, gauza bat argi dago nire ustez: anonimotasuna ez da segurtasuna, erosotasuna baizik. Hemengo anonimo guztiek, batekoek zein bestekoek, erosotasunagatik hitz egiten dute anonimoki. Behatzak teklatuan labain egiten digunean, anonimatoan lasai geratzen gara, gero zuzendu esanak eta kitto; baina, izena jarrita gaizki sentitzen zara. Nik izena jarrita urduriago ematen diot publikatzeko botoiari, badakidalako nire hitzei aurpegia jartzen diotela irakurtzen dutenek.
Azkenik, hasieran esan bezala, Amparori egin diotena gaizki dagoela iruditzen zait. Halere, hemen oso akusazio gogorrak eta bidegabeak egin zaizko alderdi politiko baten inguruko jendeari. Ez zuzenean baina bai zeharka. Ez dago inongo ebidentziarik esan direnak esateko. Kolektibo horri behin eta berriro galdu zaio errespetua zezenketen inguruko eztabaidan, oso merke gainera, eta, uste dut jendeak minduta egoteko arrazoiak dituela.
Ondo bizi
Zezenketen alde daudenei ea errespetua inoiz galdu zaien galdetu duzu.
ResponderEliminarNire aitaren aurpegiarekin eta garai hartan alkatea zen Joseba Azpeitiaren aurpegiekin erromatar garaiko erretratu moduko montaje bat buzoneatu zuten herri osoan.
Arraultzak ere bota zizkieten, ondo gogoratzen dut nola bueltatu behar izan zuen etxera alkandora aldatzeko.
Nire arrebak eta nik ezin izan genuen ekintza hura begi onez ikusi.
Ondo izan.
Markel Etxeberria Izeta
Kartel horren atzean, beste batzuen tartean ni nengoen. Zuk errespetu faltako zerbait bezala hartu baldin bazenuen, asko sentitzen dut. Benetan. Nik ez dut uste errespetu falta zenik, inondik inora.
EliminarHasteko, nik uste dut herriko zenbait jendek izaera “publikoa” duela (edo dugula) eta herriari begira lana egiten dugunok, prestatuta egon behar dugula horrelako “bromak” onartzera. Beti ere, bere arlo pertsonalean sartu gabe eta iraindu gabe egiten badira gauzak.
Kartel horretan alkatea eta zure aita azaltzen dira, erromatarrez jantzita, urtero erromatarren pelikula zaharkituak irensten ditugula salatzeko. Zekorketak salatzeko modu bat da, besterik gabe; zerbait erakargarria egiteko modu bat. Jakina, zure aitak egiten zuenari (zekorketak antolatu) kritika egiten genion baina errespetuz, berak ere zekorketen aurkako jendea kritikatu dezakeen bezala.
Nolanahi ere, nik asko estimatzen dut zure aita –eta, hemen, publikoki esango dut–hiruzpalau urteetan bera arduratu zelako zezenketak antolatzeaz, beste inor ez bezala. Bera zezen-enpresari bezala. Alegia, berak gustuko zuen ikuskizun baten alde borroka egin zuelako. Harrigarria dirudi, ezta, ni bere alde? Ba bai. Izan ere, hori uste baitut egin behar dela… Uste dut bakoitzak bere borroka eman behar duela aurrera, bakoitzak bere borroka sendotu behar duela: zezenzaleak berea, kontrakook geurea.
Hori egiten den neurrian, zezenzaleen borrokak ere izango du etorkizuna. Balio ez duena da, geldirik egotea, lasai-lasai, besteek atera ditzaten babak eltzetik.
Bukatzeko, gizalegeak dioen moduan, gaizki esanak barkatu.
Ezta beste inork ere, oso gaizki eginiko gauza bat izan zen. Horiek ez dira formak eta antitaurino izatearen funtsaren aurka doa. Ez dut montajea gogoratzen baino egon ziren urte batzuk ni ados ez nengoen komunikatu eta ekintzak egiten zituztenak, hori kasu. Muu ren sorrerak eta bere dekalogoak gauzak bere lekuan jarri ditu.
ResponderEliminarSinesgarritasuna gora, sinesgarritasuna behera...
ResponderEliminarBatzuei argi eta garbi frogatuko nizkieke nire hitzak, hauek badakite nortzuk diren.
Beste batzuei berriz, ikuilutik idazten duena medio, ez dut ezer frogatzeko asmorik.
Hala ere, babesa eskertzekoa da, zinez.
Ez dut uste nik ere, mafiarik dagoenik honen atzean. Baina kezkatu egiten nauen gai bat da. Zeren, bi posta dauzkat "Amparo" gisara. Bat, blogger-ekoa, eta bestea berriz, foroetan eta bestelako erregistroetan nire izena emateko erabiltzen dudan zabor-posta bat. Eta arraroa zair, bi hauetako lehengora sartzen sahiatu baitira. Esan beharra daukat bestalde, bigarrenera sartzen sahiatu diren edo ez jakiteko modurik ez daukadala, baina tira.
Kezkatzen nauena, azken finean, behin ere publikatu ez dudan postara sartzen sahiatu direla da. Baina tira, iada gauza asko aldatu ditut, eta gaur egun ezinezkkoa da horrelakorik egitea.
Bestalde, "mafia" bati buruz ari ginen, eta nahiz eta mafia organizatuetan ez sinestu, inozentekerian baino tripakomin handiagoarekin egindako ekintza bat iruditzen zait. Zeren kalean nagoen bitartean, eta egun berdinean, lau edo bost leku ezberdinetan topo egin dut pertsona talde batekin, zortxzi orduren buruan (demagun). Eta elkar ikusi dugun guztietan, "Amparo" gora, eta "Amparo" behera ari ziren, epelak esaten. Bestalde, jendeari entzunda, badakit ez nautela oso maitea pertsona batzuk. Eta horren arira, nezkarzarkeriaz tripak jaten ari omen dira hauetariko batzuk.
Baina tira, ahaztua daukat iada. Eta sustotxo bat bakarrik izan da (zorionez).
Bestalde, Mikelek dioenaren inguruan, egia da, askotan, zezenzaleok arriskuarekin hitz egiten dugula. Baina gustatzen zaigun hura galtzeko arriskua guk dugulako soilik. Ez dut uste beste inongo arriskuren bat edo beste dagoenik, seinalatua izateaz aparte (hori klasiko bat da).
Bestalde, arrazoi osoa daukazu anonimatoaren erosotasunari buruz hitzegiten duzunean. Baina gauza bat aitortuko dizut.
Hau guztia amaitzen zenean, nire izen eta abizenak argitaratzeko asmoa neukan. Jendeak jakin zezan gehienbat.
Baina ikusitakoak ikusita, asko birplanteatu dut hori egitea. Eta zalantza handiak ditut, hau dena amaitzen denean ere, nire izen edo abizenak ematea komenigarria den ala ez denaren inguruan.
Bestalde, Fernandori esan beharra daukat, ez zitzaidala gustatu bere garaian atera zuten kartel hori. Baina iritzi pertsonal bat da, besterik ez.
Markeli berriz, nire babes osoa eskeini nahi diot arraultzena bezalako ekintzak salatzerako garaian.
Ordezkariak direla eta ez direla, azken sarrera bat argitaratu dut horri buruz pare bat komentario egiten. Baina ezer gutxi diot.
Azken finean, lehenago kritikatu nuen berdina kritikatzen dut.
Bestalde, pare bat sarrera berri idazteko asmoa daukat. Bai nire "puntu"-en inguruan, eta baita bestelako zenbait azpipuntu jorratzen dituztenak ere.
Denbora pixkatekin nabil, eta aprobetxatu egin beharko dut.
Eskerrik asko. Eta ondo izan.
Iñaki Odriozola
ResponderEliminarEpa Markel,
Hasteko, ongi etorri izenakin idazteiunan artea.
Zuzenketatxo bat in ber dit: ez dit galdeu noiz galdu zaien errespetua zezenketa zaleei ta, eztit esan inoiz galdu ez zaienik ere.
Nere hitzak: "Alde dagoen norbaiti errespetua faltatu diote noizbait? Niri ere bota dizkidate epelak behin baino gehiagotan, batzutan "kariño" gehiagorekin bestetan baino". "Niri ere" horrekin usteit argi geatzeala aldekoei bai baina baita kontrakoei ere.
Ekintza desegokiak seguru kontrakuek gehio in dixkiela aldekuek baño. Baina hori normala dek, ekintzak kontrakuek bakarrik in dixkie ta; nahi duna dakanak eztik kejau berrik eukitzen baña daonakin ados eztaonak keja in ber. Batzutan asmauta bestetan kale inda. Arrautzak botatzia oso gaixki, baña usteit jundaneko urte dexentetan nahiko txukun ibili geala holako gauzakin. Posterranakin ez nauk akordatzen, baina Fernando tarteko bazitxion, errespetu faltan muga zaittuta eongo zala suposatzeit.
Ondo segi!