viernes, 23 de marzo de 2012

Egon hadi lo, eta jango duk mehe.

   Esaldiak berak dio dena. Eta mila aldiz ikusi eta entzun dugu horren adierazgarri izan daiteken egoera, jarrera, edo istorioren bat.
   Eta tamalgarria izango litzateke, guri bildu digun eztabaida honetan, batzuk lo egotea.
   Baina tamalez, hala daude.

   "Muu" herri ekimena, gure herriko zezenketen aurkako talde berri eta dinamikoa, errepaso bat ematen ari da zezenzaleei. Bai behintzat, ekintzei eta mugimenduari dagokionean.
   Bizikleta martxa, kontzertuak gaztetxean, firma bilketak,... Batzuk mugitzen ari dira.
   Interpretazio ezberdinak egin daitezke ekintza hauen inguruan. Batzuentzat indar erakustaldiak izan daitezke, edo jendearengana heltzeko beste bide bat, edota jendea kausaren inguruan dinamizatzeko herramienta batzuk. Marketing-a, edo kanpaina publizitario-elektoral baten antzeko zerbait egiten ari direla ere pentsa genezake.
   Guztiz zilegi da hau egitea, eta ez dezala inork pentsa niri gaizki iruditzen zaidanik. Azken finean, modu demokratiko batean erabakiko dugunez etorkizuna, kanpaina egitea guztiz normala eta ohikoa da.

   Eta zezenzaleak zer? Nora begira daude?

   Ba horixe: egon hadi lo, eta jango duk mehe.
   Eta hauek lo daude, horrek suposatzen duen arriskuarekin, esamoldeak adierazten digun moduan.
   Ez talderik, ez mugimendu antolaturik, ez agerraldirik,... Ezer ere ez.
   Presentzia exijitzen zaienenean agertzen dira. Baina beren kabuz ez dute ekintza bakar bat ere egin.
   "Muu"-koek herria hankaz gora jartzen dute, eta zezenzaleek, bitartean, ez dute ezer egiten.

   Tira, pentsatu dezakegu beranduago mugitu daitezkeela. Edota galdeketarentzat data zehatz bat jartzen den momentuan mugitzen hasiko direla.
   Baina beranduegi izan daiteke. Iada "Muu" pauso bat aurretik doa, aspektu honetan.

   Batek honela ziohen: ganoragabeen etxean, goizeko salda arratsean.
 
   Espero dut, zezenzaleak mugitzen hasten direnean, ez sahiatzea goizeko salda arratsaldean ematen. Arratsaldea berandu baita, goizeko saldak hartzeko.
   Saldak lehenago banatu behar dira, eta arratsaldean meriendak ematen hasi behar da.
 
   Eta hori da daukadan kezka.
   Zezenzaleak salda banatzen hasten direnean, ez ote den arratsaldea izango.
   Hau da: berandu.

36 comentarios:

  1. Mikel Odriozola
    Arrazoi guztia duzu Amparo, Zestoako udalek ez dakite nola jokatu ez dakigulako Zestoarrok zer nahi dugun.
    Zestoarrok zer nahi dugun jakiteko adierazi egin behar dugu. Muu-tik saiatzen ari gara Zestoako antitaurinook festetan aurkitzen ditugun zurruntasunei aurre egiten. Eta gure baitan gutxiengo batzuk finkatzeko lana egiten. Beste alde zezenketazaleon artea hutsunea nabaria da. Ez dago informaziorik zer den benetan garrantzitsua.
    Giroa bada gugandik gertuago zaude zezenzaleengandik baino, zezena torturatu eta hiltzeko rituala baliozkotzat eta beharrezkotzat baldin baduzu gurekin ez gaude ados.

    Aurreko sarreran egin dudan iruzkina ere jarriko dut hor behean ahaztuta gera ez dadin.

    300 urtez arrakasta hori zerk izan du? Zekorketak ala plazako ikuskizunek? Berriro aditzera emango dizuet Pio Barojaren garaian ez zirela zezen guztiak hiltzen "Tres toros de los cuales uno a muerte" edo horrelako zerbait idatzi zuen. Ulertzeko tradizioak ez dira zurrunak alda ezinak. Eta Zestoako festek eta bertako plazako festak aldaketak izan ditu. Beraz lasaitu animoak!

    Amparori, zeuk idatzi duzu "Hala ere, toreroa oso gaizki ari den aldietan, plazara begiratzea baino gauza hobeagoak egin daitezke, eta batzuk behintzat, musika eskatzen dugu. Ondo ari denean ere, musika eskatzen dugu. Tira, egia esan, beti musika eskatzen gabiltza." Jarraitu musika eskatzen, baina toreroak bitartean erabili ditzala gomazko ezpata eta banderilak.

    Negoziatu taurinoekin esaten duzunean, nortaz ari zara? hitz egiten duen taurino bakarra zarata amparo. Ni hitz egiteko eta posturak gerturatzeko prest nago (eta muu ere bai, seguru nago), baina norekin, Zestoako zezenzaleak negarti batzuk bakarrik zarete! Udaletxeko bileratara etortzea ere bigarren bilerarako utzi duzue eta.
    Eta ez du balio dena kanpotik kritikatzeak, hartu zezenzale hauen lekua eta ordezkatu zezenzaleak, zure blog honetan erabakiak kontsulta ditzakezu...

    Nik aspaldi bota nuen hemen, hausnarketa egiteko:
    “Zezenketen parafernaliatik zer gorde behar dugu? Zer da gure kulturaren parte garrantzitsua? Sentimendu politen piztailea? Nola mantendu?”
    Egia esan egitura mantentzearen aldeko zure apustua ulertua geratu zait. Ezpata gomazkoa izanda balio du?
    Zatoz eta hitz egin dezagun, ez dut nahi herritarrei ezer kendu, herri honetan zerbait hobetu besterik ez! Eta muu-k ere gaur arte zezenzaleak zapaldu eta beldurtzeko inongo hizkera, jarrera, edo itxurarik ez du eman. (Muuk bestalde, boikot batzuk sufritzen ditu. Beti gauaren ilunean eginak).

    Eskua eta burua zabalik ditut.
    Badakit, egun batetik bestera ez dela erreboluziorik egiten, baina beldurrez geldi geratuta inoiz ez!
    Herri honek ez du zezenaren inguruko kontzientzia falta, herri honi zerbait falta bazaio ausardia da!
    (EZ DAKIT ZERBAIT ULERTU DEZUEN BAINA NERE ESLOGANAKIN GUSTOA GERATU NAIZ)

    ResponderEliminar
  2. ESLOGAN OSO TXARRA HAUKERATU DUZU, Muuk egiten ari den kampaina antzera.. paregarria,

    GALDERAREN ZAIN GAUDE?

    jarri fetxa, esan zein egunetan izango den.....zer izango den zeren eta oraindik ez dakigu zer egin behar deu....erreferenduna ala pintxo poteoa.......berriro diot paregarria da herri honetan gertatzen dena.

    nik partikular bat naiz, eta ez daukat ezer zezenzale taldearekin, baina herriko festak eta zezenak asko "MAITE DITUT".

    Nik uste det, zezenzaleak ez daukate fitxa mugitu beharrik, Muukoek nahi dute zezenak kendu beraz beraiek proposatu behar dute dena,

    Agian horain beldurra diote erridikuloa egitera....berriro diot herri honetan gertatzen dena paregarria da

    Nik galdera bat proposatzen det...

    ZEZENAK EZ BARRERAK EZ?

    Lehen esan deten bezela zezenak asko maite ditut, baino prest egongo nintzateke, zezenak edo animaliak (Oroarki) kendu eta barrera ere kentzeko..HAU ANIMALIEN ESKUBIDEEN ALDEKO PUNTU BAT DA...Muukoek hau onartuko al zenuten?????

    Hasieran Muukoek barrerari buruz ez zuten ere hitz egiten, geroa gai hau atera zen beste puntu batean eta derrepente Muu-ko blogean asalpen bat jarri zenuten...."BARRERAK ZESTOAN XARMA HAUNDIA DUTE ETA BEHARRESKOAK DIRA" faborez animalik ez eta barrerak ipini..(12.000 euro ) alperrik....

    PAREGARRIA...PAREGARRIA

    Muuk bestalde, boikot batzuk sufritzen ditu. Beti gauaren ilunean eginak). MIKEL HONEKIN EZ DAKIT ZER NAHI DUZUN ESAN, FABOREZ ARGITU ,EZ BOTA HARRIA ETA ESKUTATU ESKUA..

    ResponderEliminar
  3. Lasai, ez da ezer larririk, boikot deitu diot, kasualki propaganda egiteko ipinitako bizikleta batzuk kendu dizkigutelako orain gutxi, eta kartelak ere norbaitek pasaran behatzaz puskatu ohi dituelako. Baina egia esan zezenzaleon jarrera egokia dela iruditzen zait, ez diozue inori errespetua falta edo bestelako kalterik egin!

    Galdeketaren inguruan, naiz eta galdera ofiziala ez dakidan oraindik, ez dago zalantza askorik, muu-k haseratik jarri du muga odolean, animaliak zauritzerik ez da onartuko beraz, hortik aurrera aukera anitzak ditugu festa eder batzuk egiteko barrerekin edo gabe.

    Baietzak zer esan nahi duen, zuek esan behar duzue! badirudi kontinuismo bat, orain arte bezala Zestoan ideia berriek ez dute lekurik izango. Eta tortura eta sufrimendua oinarri dituen ikuskizun honek festen erdigunea izaten jarraituko du.

    Festa batzordeak udalak edo dagokionak erabaki dezala barrera hauek behar diren. Edo txandakatu daiteke bi urtetik bahin jarri plaza... Zergatik ez?

    ResponderEliminar
  4. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!26 de marzo de 2012, 16:25

    Tendido sol-i:

    Barkatu, baina nik dakidala zezenKETAzaleek zezenketak mantendu nahi dituzte... Beraz, Muuk zezenketak kentzeko lana egiten duen bezala, mantendu nahi dituenak ere egin beharko luke. Berriro diot, MANTENTZEA nahi dute (duzue) zezenketazaleek.

    Nik ere maite ditut zezenak eta herriko festak, zekorketak dira maite ez ditudanak.

    Arrazoiketa bitxia iruditu zait zurea: zekorketak ez kentzearen alde zaude, eta ez zaizu onargarria iruditzen zekorketak kentzea. Baina zekorketekin batera barrerak kenduz gero, orduan bai, onargarria da. Aupa hi! Animalia bat torturatzeko barrerak eraikitzen 12.000 euro gastatzea zilegi da, baina animalirik torturatzen ez bada ez. Aupa hi! ANIMALIEN ESKUBIDEEN ALDEKO PUNTUA ZEKORKETAK KENTZEA DA, BARREREK EZ DAUKATE ZERIKUSIRIK (EZ DAUKATE ZERTAN IZAN) ANIMALIENGANAKO TORTURAREKIN.

    Bukatzeko, hasieran Muu-koek barrerei buruz ez zutela ezer esan diozu. Nola interpretatzen duzu aurkezpena egiteko barrerak eraiki izana? Ulertzen ez baduzu, ulertu nahi ez duzulako da.

    Mikel kasualki ez, herri guztian zehar jarritako guztiak banan banan, goizeko 4ak eta 7ak artean. Hori ez da kasuala.

    Erridikuluarena utzi egingo dut, zuri baino tonu zorrotzagoan ateratzen baitzait horren inguruko iruzkina, eta ez dut giroa zikindu nahi

    ResponderEliminar
  5. Solidarizatu egiten naiz zuekin.
    Jasan duzuen boikota onartezina da. Eta etzarete bakarrak, zoritxarrez.
    Azkenean elkar erasotzeko bidean ez dugu ezer irabaziko.
    Niri ere egin zizkidaten bere garaian, eta orain zuei egin dizkizuete.
    Zorigaiztokoa eta nazkagarria, hori nahita egin duen hura.
    Gustatuko litzaidake honen inguruko egia jakitea. Zezenzalerenbat izan bada, nik neuk tirako diot eta belarrietatik.


    Ze egunetan izan zen azalduko bazenidate, agian gauzak argitu ahal izango genituzkeen.
    Horra nire lehen hipotesia:
    Ostiral batean ikusi nituen bizikletak jartzen. Ostiral horretan bertan (uste dut), bertso saioa eta erromeria egon ziren Gaztetxean, ordu txikiak jo arte. Goizeko 4ak eta 7ak artean, mozkorraren ausartean, eta alkoholaren indarrean, agian tontolapikoren bat, bizikletak atentzioa deituta edo, hauek kentzeko gogo injustifikatu eta absurdoan eroriko zen. Proba harria, plastikozko komunak, edota lorontziak mugitzera bultzatzen duten indar ezezagun horietakoren bat izan daiteke, alegia.

    Edo bigarren hipotesi bezela, zezenzale batzuk, konspiratu ondoren, goizeko ordu txikietan geratu dira, "Muu"-koei sabotaia egiteko. Agian beltzez jantzita, edota "pasamontañas" batekin, banan banan kendu dituzte bizikletak. Izorratze aldera.

    Ez dakit, nik lehengo hipotesiaren alde egingo nuen apustu.
    Baina bigarrena izan bada, nazkagarria izan da zinez. Pertsona heldu batzuk, horrelako umekeriak egiteko gauza izan badira, parregarria eta salagarria iruditzen zait.
    Parregarria.
    Hala izan bada, ez dut nahi hauek zezenzaleen artean ikusterik.

    ResponderEliminar
  6. Nik ere ez dakit zer pentsatu gai honen inguruan.
    Argi dago, gaizki egina dagoela, edozein arrazoi medio.

    Zuk diozunaren inguruan Amparo, lehenengo hipotesia nahiko bideragarria iruditzen zait, herri hau ezagututa. Edanak eman ohi duen ausardiarekin ez dira gutxi erakustaldiak egiten jartzen direnak. Eta bat baino gehiago ostiral horretan edanda ibiliko zirela seguru nago. Baina hipotesi hau bideragarri iruditzen bazait ere, nik aurreko ostiralean plazan bertan bizikleta bat ikusi nuen, ez dakit hau kendu zuten edo ez, baina kendutako bat bada, gaupaseroen hipotesia lurrera botatzen du, astebete lehenago baitzen bertso saioa.

    Bigarren hipotesia ere ez da makala. Egia esan herri honetan "txarrak" alde guztietan daude. Antitaurino bat ez da "txarra" antitaurinoa izateagatik, eta zezenzale guztiak ere ez dira sortzez garbiak, zezenzaleak izanagatik. Zoritxarrez, hipotesi hau sinesgarria iruditzen zait. Eta pena ematen dit, "saboteadore" horiek nire interesak defendatzen dituztelako teorian. Eta ganoraz mugitzeko adurrik ez badute ere bizikletak kentzen jarduteko badutela ematen du. Ilunpeko mugimenduen zale dira batzuk.

    Argi dago zezenzaleak lanean hasi beharko luketela. Eta azkar. Eta ondo. Badakit ez dela erraza, baina gero ez du balio, jokoko arauak aspalditik dazkigunean, emaitza ikusitakoan jokoaz kejatzen hastea. Hori egin dezatela nahi badute, baina lehenago mugitu badira.
    Nik zezen(keta)zale bezala, zezenketa zaleak mugitzea nahi dut, hori baita nire aukera, eta Muu!!-koen ekintzatara joaten ez naizen bezala, hainenetara joango nintzatekela pensatzen dudalako.

    ResponderEliminar
  7. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!27 de marzo de 2012, 6:11

    Ostiral honetan plazan ikusi zenuen bizikleta bezperan (ostegunean) jarri zen. Bertso saioaren gauean guztiak kendu zituzten, banan banan, eta zakarretara bota.

    Amparo, bota dituzun bi hipotesietatik lehena sinesgarria irudituko litzaidake baldin eta parkeko bizikleta soilik kendu izan balute, pasaran, alegia. Baina guztiak desagertu ziren. Ez dakit konspirazioa, aurrez pentsatua izango zen, baina intentzio guztiarekin egina bai behintzat (mozkortuta egon ala ez)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Zuk esanda bezala bada, eta bizikletak basuran agertu baziren, bigarren hipotesiaren alde jotzen dut nik.

      Mozkorraren suarekin bizikletak mugitu daitezke, plazako harria mugitzen den bezala. Baina plazako harria basuran agertuko balitz, norbaitek ez duelako plazan ikusi nahi pentsatuko nuke.
      Bizikletak basuran agertu badira, norbaitek hor ikusi nahi zituelako dela pentsatzen dut.

      Eta egia esan pena handia ematen dit zezenzaleen artean horrelako jarrerak ikusteak. Dirudienez zezenzaleek ez dute ganorarik mugitzeko eta zerbait egiteko, baina goizeko ordu txikietan bizikletak kentzen ibiltzeko badutela dirudi.
      Hain zezenzale sutsuak badira, beraien energiak gastatzeko eta kausara aportatzeko era hobeagoak badaudela iruditzen zait.

      Penagarria.

      Eliminar
  8. Nik galdera bat dut Muu-ko kideentzat. Ondo ikusiko altzenuten zezenketak kendu eta zezen bolaztatuak soilik egotea festetan? ala odolik ez badago horiek ez dute sufritzen? adibidez, onartuko altzenituzten idi probak zestoako plazan? Hori ez al doa horrenbeste aipatzen duzuen adierazpen unibertsalaren aurka ? Eta orduan zergaitik onartzen da urtero akuako asto karrera?
    A eta bukatzeko aipatu nahi dut ,nik ere ikusi ditudala Aia-ko idi probatako kartelak erditik puzkatuta edo kenduta.

    ResponderEliminar
  9. Zer boikot eta zer demontre?
    zergaitik ez diozue galdetzen gozeko 7 retan hasi zen garbitzaileari, nik badakit berak kendu zuela, joan eta galdetu faborez.Ez hasi orain kulpa zezenzaleei boikota egiten hari direla esanez. Faborez garbi jokatu. Boikota zuek egiten duzue..(Zestoako festetan plaza margotu berria, eta hara hurrengo egunean spray txuriarekin zezenen aurkako pintadak, edo ta zezenketen egunean hiskutalekuko torlojuak kendu, hori bai da boikota)

    Berriro diot galdetu garbitzaileari?

    ResponderEliminar
  10. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!27 de marzo de 2012, 10:24

    Ez diot ez galdetu garbitzaileari. Halere, esango dizut arraroa iruditzen zaidala larunbat hartan enbarazu egiten zutela eta jarritako bizikleta guztiak kentzea, eta lehengo ostegun iluntzean plazan jarritakoa ez kentzea ostiral goizean bertan.

    Berriro diot, ez diot galdetu, eta ez dakit. Baina arraroa da, batez ere asteburu guztia plazan pasa duelako bizikletak

    ResponderEliminar
  11. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!27 de marzo de 2012, 10:53

    P.D. Zuk baldin badakizu berak kendu zuela hala izango da. Nik ez daukat informaziorik, dakidan gauza bakarra da goizeko 4etan etxera joan nintzenean han zeudela, eta hurrengo goizean falta zirela. Ez dakizkit garbitzailearen ordutegiak ere.

    Gaira itzuliz, zezenketazaleek prozesuan parte hartu beharko lukete, beraienaren defentsan.

    ResponderEliminar
  12. Garbitzailea gora eta behera, ala bada faborez Muukoek blog honetan barkamena eskatu beharko lukete, ez bazarete gogoratzen amparok bonoekin sortu zen arazoa, batzuek bere burua eskatu zuten eta barkamena publikoa eskatu zioten, eta honek hala egin zuen.

    orain zuen txanda da, faborez zuen barkamena zain gaude.

    ResponderEliminar
  13. Hara! Ez nuen garbitzailean pentsatu.
    Badakit kartelak kentzen jarduten dutela. Ni neu pegatzen ibili naizen zenbait alditan, gure mutur aurrean kendu dituzte garbitzaileek.
    Posible da horrela izatea, orain pentsatzen jarrita.

    Hori bai, "Muu"-koek uste badute sabotaia bat izan dela, edota hori pensatzeko arrazoiak baldin badituzte, nahi dutena pentsatzeko eskubide eta askatasun osoa daukate.
    Beraz, ez dut barkamen edo antzeko ariketa baten beharrik ikusten.
    Bakoitzak nahi duena pentsatu baidezake.

    Hori bai, berriz diot, garbitzailearen hipotesia ezin dugu baztertu inondik. Kartelak kentzeko joera handia daukate. Baina bizikletak hartu eta zakarrontzira botatzeko... hori beste gauza bat da. Baina aizu, baliteke. Batek daki.

    Hori bai, hemen eta gaur, konpromezua hartzen dut, norbaitek edo norbaitzuk sabotaia egiteko asmoarekin jardun badu edo badute; eta nik hauen izenen berri izaten badut, hemen agertuko direla beraien izenak eta abizenak.
    Publikoki seinalatuko ditut, berriz inork ez ditzan kontuan hartu, ekimen edo mugimendu baten parte izaterako orduan,
    Konpromezua hartuta dago.


    Ondo izan.


    PS: Aizue, garbitzaile izateaz aparte, agian taurinoa da. Edota ostiral horretan jai izanik, ordu txikitan mozkorrean zebilen garbitzaile taurinoa. Orduan dena bat izanggo zen.
    Edo agian antitaurinoa dela ahaztu egin zaion garbitzaile bat izan da. Edo mozkorrean zebilen antitaurinoa dela ahaztu zaion bat. Edo dena batera.
    Ez dakit aizu, batek daki. Hipotesi denak azaltzearren da. Eta inor ez baztertzearren.

    ResponderEliminar
  14. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!28 de marzo de 2012, 0:51

    Amparo niri ere zuri bezala, burutik pasatu ere ez zitzaidan egin garbitzailea izan zitekeenik. Baina norbaitek ikusi bazuen, ba hala izango zen.

    Bestalde, bizikletak kendu dituztela ez du Muuk esan, nik esan dut, beraz ez eskatu Muu-ri ezer. Gainera, ez dut esan zezenketazaleak izan zirenik, hemen hipotesiak plazaratu dira, eta azkenean, ba garbitzailearena dela probableena dirudi.

    Garbitzailea izan bada, ez dakit nola egiten duen lana, baina ez zait ondo iruditzen bizikletak zakarretara botatzea, batez ere berrerabiltzeko modukoak bazeudelako, eta zakarretara botatzekotan, traste handiekin bota beharko liratekeelako. Baina beno, hau beste kontu bat da

    P.D. Hor gorago idazten duen anonimoari esan nahi nioke, nire ustez, Aiako idi proben kartelak kendu izanak ez duela legitimatzen Muu-renak kentzea, eta alderantziz

    ResponderEliminar
  15. Mikel
    Bueno, nik aipatu nuen bizikleten eta kartelen gertakaria. Txikikeria bat bakarrik dela uste dut, eta gainera posible da garbitzaileak izatea. Beraz esana erretiratzen dut, eta inor akusatu ez nuen harren, norbaiti "si se dio por aludido" barkamena ere eskatzeko arazorik ez dut.

    Gaiarekin jarraituz, gure kontraesan guztiekin, Abenduan adierazi genuen odolean muga jartzea onartuko genuela. Beraz nik hori onartzen dut, baina ez ditut gutxiesten bestelako tratu txarrak eta nahiago dut animaliarik gabeko ikuskizunak egitea. Baina zuekin posturak hurbiltzeko, onartu dezaket odolaren muga Zestoarrak gehiago sentsibilizatu bitartean edo alternatiba arrakastatsuak azaldu bitartean.
    Eta herritar eta agintariei eskatzen diet, animali eta pertsonon arteko harremana presente izateko bizitzako eta herriko aspektu guztietan.

    Erreboluzioa ez da egun batetik bestera egiten... eta Zestoa poliki baina aurrera joango da. Blokeo egoera hau gaindituko dugu.

    ResponderEliminar
  16. ZESTOAKO ZEZENKETAK BIZIRIK!!!!!!

    ResponderEliminar
  17. Eskertzekoa da azken iruzkina egin duenak hartu duen lana bere argudioak banan banan azalduz, beste guztioi geure ideiak birplanteatzeko oinarriak jarriz eta eztabaida aberastuz. Eskerrik asko "zestoako zezenketak bizirik!!" idatzi duenari.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Irakurri itzazu blogeko sarrera guztietako iruzkinak, eta atera kontuak.
      "Zezenketarik ez!!!" eta antzeko esloganak dituzten iruzkin gehiago dago, zuk kritikatzen duzun goiko hori baino. Eta goikoak adina argudio daukate, bestaldera tiratzen dutenek.

      Bestalde, norberak nahi duena idazteko askatasuna dauka. Eta norbaitek esloganak idatzita bere iritzia azaltzen badu, libre da modu horretan espresatzeko.

      Pertsona horrek zezenketak kentzearen aurka dagoela adierazi nahi izan du eslogan horrekin. Eta zezenketazale dela adierazi du.
      Hori baino argudio indartsuagorik etzait bururatzen, zezenketak kentzearen aurka egiteko. Jendearen zaletasuna baino ezer indartsuagorik ez baitago, guk idatzitako mila argudioren ondoan.

      Gora esloganak eta lemak!!!!

      VIVA RUSIA!!!!
      GORA EUSKADI!!!!
      ZEZENKETAK BIZIRIK!!!!
      PRESIDENTE DIMISIÓN!!!!


      PS: Ikusten? Esloganek, edozein motatakoak izanda ere, ez diote inori kalterik egiten. Baina iritzia lau hitzetan azaltzen dute.

      Eliminar
    2. Bloga zurea da, ez naiz sartuko zer idatzi behar duen jendeak eta nola. Baina ez dut uste sloganez betetako blog bat nahi duzunik...Eztabaidarako ez dira egokiegiak.

      Eliminar
  18. ZEZENKETAIK GABE FESTARIK EZ!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  19. Amparito, itxura denez zezenketazaleek kasu egin dizute eta kanpaina hasi da. Slogan pare bat badituzte behintzat...

    ...ez dakit handik aurrera zerbait gehiago prestatu ote duten.

    ResponderEliminar
  20. ZEZENZALE GUZTIORI...NORBAIT BA AL DAKI ZERBAIT DATORREN ASTELENEAN EGINGO DEN BILERARI BURUZ????

    FABOREZ TOKIA ETA ORDUA ESAN...MILA ESKER....

    GORA ZEZENZALEOK ETA ZEZENKETAK ZESTOAN...

    ResponderEliminar
  21. ASTELENEAN APIRILAK 2. ARRATSALDEKO 20:00-TAN TXAMBERRENEAN.

    ResponderEliminar
  22. tori beste eslogan bat....

    ZEZENAK EZ ...BARRERAR ERE EZ...

    astelenean zezenzale denok arratsaldeko 20:00-tan txamberrenian....agertu indarra egiteko.....

    Gure zezenak eta zezenketak aurten ere mantenduko ditugulako.....

    ResponderEliminar
  23. Herriak hala erabakitzen badu...

    Bestalde, barrerekin suposatzen dut harmailak ere barne sartzen dituzula. Ez dakit zein autoritate ote dagoen zezenketak kentzea erabakitzen bada harmailak kenduarazteko...

    Portzierto: http://muu-herriekimena.blogspot.com.es/2012/04/zezenketazaleek-lehen-bileraren-ondoren.html

    Espero dut zezenketazaleek euren bilera egin eta gero normaltasunez bilerata azaltzea,...

    ResponderEliminar
  24. Nik barrerak soilik diot, harmailakin egin nahi duzuena.animlik gabeko festa, barrerak alferrik daude. Harmailak kontzertu bat ikusteko....bueno beste eratako eraikuntzat merkeago ba daude......

    ResponderEliminar
  25. Eta hipotekikoki, zekorketak kentzea erabakitzen bada eta hauen ordez beste ikuskizunak jartzea animaliein? Orduan ere barrerak kendu beharko lirateke?

    ResponderEliminar
  26. Bueno, bada denbora kontsekuente eta koherente izatearen inguruan idatzi nuela.
    Horretara itzuliz, barreren kontuak badu zerikusia horrekin.

    Antitaurinoak zezenketen aurka daude. Ez zaizkie gustatzen. Eta agian, batzuek erabaki dezakete galdeketa bat bultzatzea zezenketak kolokan jartzeko. Muu-k egin duen bezala.
    Zezenketak kentzearen alde daude, eta kendu nahi dituzte, baina gero argazkirako barreretan agertzen dira.

    Inkoherentzia bat iruditzen zait hau. Zergatik?
    Bueno, zezenketen aurka bazaude, eta kentzea nahi baduzu, ba inguruko dena ere kendu beharko litzateke. Ez du zentzurik mantentzeak.
    Barrerak? Zertarako? zezenik ez dago eta. Agian parrandan animaliren bat (bi hankakoa) ibiliko da, baina ez zait iruditzen beharrezkoa denik horiengatik barrera batzuk jartzea. Gainera, orain ez asko barrerak garestiak ziren, eta orain berriz mantendu daitezke beraien existitzeko arrazoia (zezenketak) kenduta. Oso koherentea ez zait iruditzen. Hemen batzuk irten dira "barrerak herriaren izaeran daude" eta horrelakoak esanez. Horiek denek ez al duzue pentsatu herriaren izaeran daudenak zezenketak direla (eta ondorioz barrerak eta beste dena ere bai)?

    Amparitoren inguruan berdin. Nik dakidala, eta programan jartzen duenaren arabera, "lehen/bigarren zekorketa iragarriz" egiten da kalejira. Zezenketek ez badute zentzurik XXI. mendean, agian, hauek kendu ostean, ez du zentzu handirik izango kalejira mantentzeak.

    Adibidez, niri pertsonalki, Champions League-eko sarrera, jokalariak zelaian jartzen direnean, zelai erdiko lona mugitzen hasten direnean, eta musika jotzen hasten direnean, benetan momentu ikaragarria iruditzen zait. Asko gustatzen zait.
    Baina niri futbola gustatzen ez bazait, eta gainera, hori gutxi balitz, debekatu egin nahi badut, ezin dut proposatu "bueno, futbola kendu egingo dugu, baino jokalariak irten daitezela zelaira, kantua jarriko dugu, kamara bat jokalari denen aurpegiak pasatzen banan banan, tela hori zelai erdian dantzan, eta dena bukatzen denean, bakoitza bere etxera. Ez. Futbola kendu nahi badut, hori ere bai. Hori kontsekuentea eta koherentea izatea da.

    Ondorioz, zezenketak galtzen laga nahi badira, ingurukoa ere galdu egingo da. Eta ez baduzu nahi galtzea, ba ez kendu zezenketak. Zeren hemen antitaurino selektibo asko dago. Antitaurinoa dena pegatina jartzeko bakarrik, festetan bakarrik, "egin behar" delako, ...
    Zezenketak galtzen laga behar badira, galtzea. Baina inguruko guztiarekin galtzea. Inguruko horrek lau animalia hiltzea balio du? Oilasko-janeko errebindikazio politikoak 30 oilaskoren bizia balio du?
    Oilasko jana kenduko dugu, animaliak hiltzen direlako, baina "umblenblea" mantendu egingo dugu, "polita delako"?

    Bueno, pentsatu horren inguruan.

    PS: Niri ere eslogan pare bat jartzeko gogoa etorri zait.

    ZEZENKETAK BIZIRIK!!!!!!
    NI FEOS NI HERMOSOS, NO QUEREMOS MAS OSOS!!!!!!!

    ResponderEliminar
  27. Mr. Guestek dioena egia da. Berdina ahal litzateke Iraetako Pelotako Finalak "Vamos al fronton" kantuaren ordez "Amparito Roca" joaz joango balirake pelotariak Frontoira??
    Gauza bakoitzari berea. Amparito Zezenketetan eta Vamos al fronton pelota partidutan.
    ZEZNKETAK BAI, BARRERAK BAI ETA PASODOBLEAK ERE BAI!!!
    ETA FESTAK DENENTZAKO,ZEZENZALE, ZEZENZALE EZ DIRENEN, ZAHAR ETA GAZTEENTZAT, OROKORREAN HERRIARENTZAT.

    GORA ZESTOA ETA ZESTOARRAK!!!!

    ResponderEliminar
  28. Hemen bakoitzak bere koherentziak ditu eta ez dut uste zekorketen kontrakoak aldekoak baino inkoherenteago garenik, inondik ere.

    Etzait konparaketa egokia iruditzen futbolariena eta Vamos al frontónena. Nik Erromako koliseoa eta zirkoarekin alderatuko nuke. Gizartea ohartu zenean ez zuela zentzurik zirko anker horrekin jarraitzeak, zirkoa amaitu zen baina ez haren inguruko ondare kultural guztia. Koliseoak ez du zentzurik zirkorik gabe? Zestoako historiaren parte dira zekorketak, eta ni ez nago hori ezkutatzearen alde, barrerak historia horren adierazle lirateke dudarik gabe, eta, horrez gain, zerbitzu ona ematen dutela iruditzen zait festetan, plazan beste edozein ikuskizun egonda ere. Pasodobleekin zer esanik ez, niretzat musika dira eta, zekorketetan nahiz zekorketetatik kanpo jotzen dira gaur egun ere.

    Nik zekorketak amaitzea nahiko nuke, baina gustoko ditut barrerak eta gustoko dut Amparito Roca, eta ez naiz beste inor baino inkoherenteago sentitzen horregatik.

    Iñaki Odriozola

    ResponderEliminar
  29. Bueno... mesedez... Coliseoan egiten zena lau zezen hiltzearekin ez konparatu,
    mesedez...

    ResponderEliminar
  30. GORA ZESTOAKO ZEKORKETAK!
    ZEKORKETAK BIZIRIK!
    ZEKORKETARIK EZ! PONIRIK EZ! ZEZEN BOLAZTATURIK EZ! BARRERARIK EZ!
    (gainera biluduren programako zekorketen aurkako argudio hori... bai dirua eta gastua aipatzen zituen argumentu horrek.. ez zuen ez hanka ta ez buru izango.)

    ResponderEliminar
  31. Ez dut koliseoan egiten zena lau zezen hiltzearekin konparatu. Zirkoa kendu eta koliseoa mantentzea, zekorketak kendu eta barrerak mantentzearekin konparatu dut. Ez du zerikusirik nik idatzi dudanak zuk ulertu duzunarekin.

    Iñaki Odriozola

    ResponderEliminar
  32. Zer arraro beinez ez dugu ulertzen zuk esaten duzuna? Boikotarena, sabotajea e.a....

    Agian hobeto adierazi edo explikatu beharko zea?....

    ResponderEliminar
  33. Nik ez det inoiz boikotik eta sabotajerik aipatu. Ta goiko testua beste pare bat aldiz irakurtzen badezu ikusiko dezu argi esplikatuta daola.

    Iñaki Odriozola

    ResponderEliminar