lunes, 30 de abril de 2012

12.000

   Zenbaki nahiko biribila da 12.000.
   Eta gaur, 2012 urteko Apirilak 30, "Amparito, antitaurinoak eta beste hainbat pito" izenburutzat duen blog honek, bisitari kopuru hori gainditu du.
   12.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu iada blog honek.

   Nork esan behar zidan niri, "Muu" herri ekimenaren blogaren propaganda kalean ikusi, bertara sartzea erabaki eta, irakurri nuen sinpletasun zakukadari aurre egiteko blog hau sortu nuenean, maila honetako bisitari kopuru batera iritsiko nintzenik.
   Egia esan, bloga sortu nuenean, ez nuen inoiz pentsatu honek izan zitzazkeen eragin edo ondorioetan. Nahiko inprobisatua izan zen guztia.
   Nire izen abizenez firmatzeko zorian egon nintzen lehen aldi horretan. Baina artean "Muu" oraindik kolektibo anonimo eta misteriotsu bat zenez, pseudonimo "misteriotsu" bat sortzea erabaki nuen neuk ere. Burutik lehenengo pasa zitzaidan izena "Amparito Roca" izan zen. Baina Amparito bakarra dago munduan, Donostia bezala. Beraz, zerbait ezberdina aukeratu behar nuen, baina ildo horretatik asko urrundu gabe.
   Burutik pasa zitzaidan hurrengoa "Amparo la que Baila con el Toro" izan zen, eta horrela sinatzea erabaki nuen. Blogaren izena ere bat zetorkion, eta bi aldiz pentsatu gabe, Amparo eta bere bloga sortu ziren.

   Gorabeherak izan ditut, arazoak postarekin (ordaindutako zerbitzari bat nuen, eta sartzen sahiatu ziren), arazoak jendearekin.
   Batzuek, "planto" egitea erabaki zuten, nire idatziren bat irakurri ondoren.
   Beste batzuei berriz, etzaie gustatzen jendeak nire idatziekin adostasuna erakustea. Aldeko iruzkinak soberan daudela pentsatzen dute nonbait, edo antzeko zerbait.
   Beste batzuk, denetarik leporatzen didate. Neure printzipio propioei traizio egitea, besteen printzipioenganako errespetu falta, "enredante" bat izatea (horretan arrazoia daukatela aitortu behar dut), alferrik eztabaida sortzea,...

   Joku bat bezala hasi zena, gero eta dimentsio handiagoa hartzen hasi da.
   Txiste tonuan hasi eta, gero eta tonu serioago batera salto egin dut. Azken finean, neure burua bakarrik ikusten nuen antitaurinoen aurrean, eta hauei buruz txisteak egin eta "pitorreoa" egitetik aparte, zerbait serioagoa proposatzeko beharra ikusi nuen, taurinoen pasibitatea zela eta.
   Herrian ere "morboa" sortzea lortu dut. Eta ez dakizue zuek, zein dibertigarria den jendeari jakinmina sortzea, identitatea dela eta ez dela.
   Eta are dibertigarriagoa, bakarren batzuei sortzen diedan ezinegona eguneroko bizitzan usaintzea, dastatzea.

   Momentu ederrak ematen dizkit blog honek.
   Momentu makalagoak ere bai ordea. Azken finean, bakarrik ari naiz hemen. Eta askotan nahi izan dut nire abentura jendearekin banatu. Hauei galdetu, nondik nora jo erabaki, zein gai atera, e.a. . Bakardade hori ez da erosoa, baina badakit jende asko nirekin dagoela. Eta hauek dira azken batean, indarrak ematen dizkidatenak.

   Gaurkoan ordea, ez naiz gehiegi luzatuko.
   Politikoek esaten duten moduan, "sacar músculo" besterik ez dut egingo gaur. Indarra erakutsi. "Sacar pecho".
   12.000 bisita ez dira gutxi, eta utziko didazue bost minutuko harrokeria hau manentzen.
   Gainera, nire harrotasunak, eta arrakastak, bati beino gehiagori ez dio grazia handirik egingo. Eta horrek indarra ematen dit, are harroagoa izateko. Harrokeriak molestatzen badie, harrokeria emango baitiet batzuei.
   Gainera, ikaragarri dibertigarria da jende mota bati kirioak dantzan jartzea. Eta are dibertigarriagoa oraindik, dena kontrolatu nahi duten nezkazar horiei kaka burutik behera egiten diezunean (ojo! Ez naiz "Muu"-ri buruz ari, pertsona konkretuei buruz baizik), eta ez dakitenean nor zaren, jartzen duten aurpegia ikustea.
   Horrek ez dauka preziorik.
 
   Eskerrik asko, blog honi bisita bat egiteko denbora hartu duzuen guztioi. Baita iruzkin edo iritzi bat utzi duzuen guztioi.
   Denak dira ongietorriak hemen.

   Ez etsi.
   Jarraitu dezagun gurean, eta irabaziko dugu.


   GORA ZESTOAKO FESTAK!!!!
   GORA AMABIRJINAK!!!!
   GORA ZESTOAKO ZEKORKETAK!!!!
   GORA AMPARITO ROCA!!!!!





PS: 12.000 jarri dut, 10.000koa pasa egin zait eta. Askoz ere zenbaki biribilagoa da 10.000, baina pasatu egin zitzaidan zenbaki hori igaro genuen eguna.
Eta gaur 12.000 pasa ditudala ikusi dadanez, 12.000ri esakini diot sarrera.
Ez da horren biribila, baina tira. Asko da, zinez.




Gaurko pasodoblea, herrian jo izan duten bat:

19 comentarios:

  1. Zorionak. Lan ederra egiten ari haiz.

    ResponderEliminar
  2. Ostia!! 12.000 asko dek!!!
    Zorionak!! Segi ola!!!!!

    ResponderEliminar
  3. Bihar jarraituko dut zuri egur dialektikoa ematen, orain zorionak emango dizkizut eztabaida bultzatzeagatik. ZORIONAK!

    ResponderEliminar
  4. zorionak, segi horrela lanean, ikaragarriya dek, zestoa herri txikia izan eta blog batean honelako fama eukitzea.Ez da bakarrik zestoan baita ere badakit azpeitin eta beste toki batzuetan jarraitzen ari direla.

    jarraitu dezagun denok lanean.

    konformatzen naiz bozkatzeko egunean 1000 lagun zezenketaren alde bozkatzen ba dute, orduan bai irekiko dugula "LA PUERTA GRANDE".

    BITARTEAN JARRAITU LANEAN ZEZENZALEOK, ZUEN LAGUNTZA BEHAR DIAGU. AURTEN ERE , ZEZENKETAK BAI

    PS: zorionak azpeitiko zezenketaren taldeari, Madrilen jaso duen sariatikan. Gauzak ondo egin eskero bere frutua jasotzen da. Zestoatik besarkada bat eta benetan Zorionak.

    ResponderEliminar
  5. ZORIONAK AMPARO!!!!! ASKO BALIYO DEK!
    ONA HAIZ TA ESKERRIK ASKO !ZEZEN ZALE BEZELA ESKERRAK EMAN BEAHR DIZKITELA SENTITZEIAT!!
    TA NERE USTEZ EGIYAK DITUKEN IDEA ASKO ZABALDU DITUK!!!!

    GORA AMPARO!

    EZ DUK MERITO MAKALA IZAN!

    BRAVOOOO!!!!!

    P.S. MAYUSKULUAN BOTOIA BLOKEAU ZATEK

    ResponderEliminar
  6. GRANDE AMPARO!!!!
    hoyek bai bi potro!!

    Gora Zestoako Zekorketak!!!

    ResponderEliminar
  7. Zorionak AMparo!!! earra in dek!
    ta eskerrik asko !!

    ResponderEliminar
  8. Aurten zezenak bazeudek, Amparo erdi kalean behera a hombros ateratzeko proposamena egiten diat, ate handitik, edo por "La Puerta Grande" berak jarri digun pasodobleak esaten diken bezela.

    Aupa hi!!!!!
    Zorionak!!!!!!!

    ResponderEliminar
  9. Zorionak Amparo!

    Zezenketa zaleen bozeramaile bihurtu haiz, nahi gabe. Diskurtso populista horrek balio izan dik orain arte, bejondaiela!

    Bi kontu espero dizkiat higatik aurrerantzean: 1.- Benetan zekorketen aldeko argumentuak ematen hastea. 2.- Gaiarekin zer ikusirik ez duten kontuak albo batera uztea, benetako eztabaida (zezenketak bai edo ez eta zergatik) desbideratu gabe.

    Lortu duk lortzea espero ez huena, ZORIONAK!

    Zezenketen aurkako bat.

    Gora Santakutzak!
    Gora herriko festak!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ez nauk taurinoa kontsideratzen, baina bai Zestoako zezenketa zalea (festagaitik).Ba homen dituk gutxienez hirurehun ta piku urte Zestoan Zezenketak egiten diardutela, beren barrera, banda eta abarrekin... Bazakiagu Zezenketarik ez balitz barrerarik ez ginuzela izango eta seguruenik Amparitorik ere ez.Momentuz herriko jende eta auzoetakoek erantzuten ditek festa honetara. Gaur egun zezenketa aurreko eta ondorengo festak ere arrakasta handia artu dik Bandari esker, gero eta handiago urtean urtez jende gehiagok parte artuz.Festetako "alma mater"a duk.Nola laikek kendu festa bat puri purian dagoena, zerekin ordezkatuko zenuten festa hau Muuko taldekideak edo kontra zaudetenok? Niretzat garbi ikusten diat barrerak, zezenak eta Amparito pack bat direla eta hiruratako ardatza zezenak direla. Urtez urte itxura denez jende gutxiago joaten gaituk festa honetara, utzi dezagun bera bakar hiltzen, hiltzear badago eta ondoren datozen gazteek indarberritzen badute ba beste hirurehun urtetan jarraitu dezala festak.

      Orain disfrutatu tanborretaz eta Irailean nahi duenak zezenketaz.

      GORA ZESTOA

      Eliminar
    2. Zezenketak zer diren ez dakien batek horrelako arrazonamenduak irakurriko balitu ez luke imajinatu ere egingo zertaz ari gare hizketan.

      Trinitate santuaren argumentuak ez dit balio. Martxa militarrak entzuteko gerrarik behar ez den bezala, amparitoz gozatzeko ez dago gero zezenak odolustu beharrik.

      Barrera-grada- nahi dezuen bezala deitu, bi ordutako jartzen al dira? Ez ezta? Ba bi ordu hoietan gertatzen den ikuskizun ankerra ordezkatuta hobeto.

      Benetan planteatu beharra daukazue festagiroak zezenketak bere horretan mantentzea merezi ote duen edota borondate piska batekin odolik gabeko festak osatzen ditugun presentableak ez diren ikuskizunak baztertura.

      GORA ZESTUA

      Eliminar
  10. Zezenketak gustatzea ez al da argumento bat?.

    Gora zezenketak.

    ResponderEliminar
  11. Oilar burrukak, zakur burrukak eta horrelako hainbat basakerin zaleek berdina esango dute.

    ResponderEliminar
  12. Batzuk diskurtso populista leportau didate. Ez dut inongo adjektibo negatibotzat hartzen berau, baina populismoa zer den eta zer ez den ikasi egin behar izaten da, beroni buruz jardun aurretik.
    Niri populismoa leporatzen didate. "Odola" hitza, beraien esaldi guztietan erabiltzen duten haiek. Jendearen sentsibilitateak gehiago ukitzearren, esaldi guztietan odola hitza sartu behar duten horiek.
    Eta gero, ni naiz populista.
    Gai guztiak jorratu ditut, ikuspuntu guztietatik, eta populista naiz.

    Argituko dit norbaitek orduan, esaldi guztietan "odola" hitzean enfasia jartzea, eta jendearen esloganekin bizirautea, zer demontre ote den.

    Hori ez al da populismoa?

    PS: Tira, gogoeta motz bat besterik etzen.

    ResponderEliminar
  13. ZeZenketak gustatzea ez al da arraozoia?. Errespetatu jendearen nahia. Zuek ere argudiorik ez duzue beti odola ateratZen duzue gaitzat. Onartu jendea joaten dela eta gustoko duen festa bat dela.

    ResponderEliminar
  14. Zer motatako errealitate alternatibotan bizi zarete non animaliei odoljarioa atera arte metalezko gailuak sartzea ez den kontra egoteko arrazoia?

    Ez da jarduera egokia eta jendeari gustatu ala ez ez zait egokia irudituko eta ez dut errespetatuko inoiz, ez baita errespetatzeko moduko jarduera. Berriro, jardueragatik ari naiz, ez bertara joaten diten pertsonei buruz.

    Amparito, gero eta hobeto ari zara...

    ResponderEliminar
  15. Zer da hau?
    http://www.youtube.com/watch?v=jrjvlTIbwBI

    ResponderEliminar
  16. Muu-koek bere kampaina elektorala hasita dute, datorren asteaskenean presentazio ofiziala dute, eta goian agertzen den bideo txiki hori beraiek egiten hari diren bideo bat da herriari buruz adibidez plazan grabatutako irudiak e.a.

    ZEZENZALEOK GUK ERE GURE KAMPAINARI HASIERA EMANGO DIOGU LAISTER, BERAZ HADI DENOK ZUEN LAGUNTZA BEHARKO DIAGU.ASTE HONETAN BILERA BAT EGINGO DUGU, ABISATUKO DIAGU ZE EGUNETAN ETA TOKIA ETA ORDUA..PASA HITZA..

    ResponderEliminar