miércoles, 14 de diciembre de 2011

Demagogia

   Esan nuen lehenago egindako sarrera batean, idatzi nituen puntu bakoitzari sarrera bana emango niola, luzeago eta zabalago azaltzeko bakoitza.
   Baina hori ez dut gaur egingo.


   Baziren egun batzuk denbora arazoak nituela blogari kasu egiteko, eta ez naiz apenas sartu, ez iruzkinak, ezta Muu-ren bloga irakurtzera.
   Baina gaur, aspaldiko partez, bost minutu libre hartu ditut, eta Muu-ren bloga, eta bertako zein hemengo iruzkinak irakurtzeko aukera izan dut.
   Esan beharra daukat, denetarik irakurri dudala, eta denak errespetagarriak direla.


   Baina Muu-ren blogeko iruzkin konkretu batek, atentzioa deitu dit, eta sarrera hau berari eskaintzea erabaki dut. Eta horregatik jarri diot demagogia izena.


   Iruzkin hori da, nire uste xumean, Zestoan zezenketen aurka dagoen jendearen alde negatiboa. Badaude batzuk, arrazionalak eta ulergarriak, beraien postura argudioekin defendatzen dutenak. Eta beste batzuk berriz, iruzkin hori kasu, demagogia erabiltzen dute beraien kausa defendatzeko.
   Ez dakit ordea, ez ote duten eragin negatiboa, defendatu nahi duten kausa horren gainean.


   Honela zioen iruzkin haren lehen zatiak:



"Jakin badakigu zezenketak aspaldi sortuak direla, eta batzuentzat "tradizio"gisa direla,baina, hori pixusko arrazoia al da honekin jarraitzeko?
Espainia mailan hain hedatua dagoen "tradizio" hau Euskal Herrian mantentzen jarraitzea lotsagarria iruditzen zait, batez ere zestoa moduko herri euskaldun batean."

   Animalien defentsaren gainetik, taurinoen abertzaletasuna zalantzan jartzen du pertsona honek. Ohitura "espainiarra" dela dio.
   Pixusko argudioak erabiliko balitu, ondo. Baina maila horretako txorakeriak esanda, lekutan utzi du bere kausa.
   Euskal Herrian, zezenketak baino gauza espainiarragoak egiten dira, egiten ditut, eta iruzkin honen idazleak ere egingo ditu. 
   Paella baino gauza espainiarragorik ba al da? Ala fregona?
   Festetan paella lehiaketa egiten dugu, eta tabernak fregonaz garbitzen dira. Beraz, joan dadila haiei kontra egitera, baita ere.
   Ez ditut aipatu gabe utzi nahi ordea, Lady Gaga eta goizeko 6etako hamburgesa. Hauek ez dira espainiarrak, amerikarrak baizik. Niri berdin dit hau jan edo hura entzuteak, baina agian iruzkin horren idazleari ez zaio gehiegi gustatzen. Beraz, trikitixa eta goizeko 6etan txuletaren aldeko kanpaina egin dezala.
   Esan beharrik ez, ez daukala ez hanka eta ez bururik.



"Zekorketen alde dauden pertsona askok zekorketak, artetzat hartzen dute, eta nik uste dut kultura apur bat duenak artea zer den badakiela."


   Esaldi honen aurrean, zalantzak sortzen zaizkit.
   Ez dakit bere kultura mailaz ari den, edo zezenzaleen kultura mailaz. Edota bere arteaz, edo zezenen arteaz. Edo bere iruzkinaren arteaz, agian.
   Intertpretazio asko izan ditzake esaldi horrek, baina pentsatzen dut, zein den idazleak eman nahi dion zentzua.
   Gauza bakarra esango nioke: 
   – Guk ez dugu ez zure, eta ezta gainontzeko antitaurinoen kultura maila zalantzan jarri. Beraz, ez dut ulertzen zure iruzkina. Baina interpretazio bat egiteko gai izan naiz, eta agian zure kultura mailari bota beharko diozu begirada bat, iruzkin guztian zehar idazten dituzunak irakurri ondoren.


   Kultura oso zaku zabala da, eta gauza askok dute kabida bertan.
   Kultura, oso pertsonala ere bada. Eta zuk gustuko duzuna, agian nik ez dut gustuko, edo alderantziz. Beraz, gustuen arabera kultura maila epaitu behar baduzu, ados. Baina uste dut ez dela biderik egokiena.




"Nola edo ala honekin amaitu beharra dago, ez bait da posible teknologikoki hain aurreratuak egotea eta kulturalki eta mentalki hain atzeratuak egotea (batzuk)."


   Agian ez zara konturatu, baina norbaitek iruzkin hau erasotzat hartu dezake.
   Ez da nire kasua, kulturalki eta mentalki aurreratutzat daukat eta nire burua. Baina agian norbaiti min egin dakiokezu horrelako esaldiekin.
   Hala ere, ez dut zezenketak eta teknologiaren arteko lotura egiterik lortu. Ez dakit non daukaten erlazioa.
   Ea, adibidez, nik esango banizu:
"Ez da posible, teknologikoki hain aurreratua den Euskal Herri batean, jendeak 150 kiloko harriak eskuekin jasotzea sorbaldaraino. Gaur egun, badaude poleak, eta gruak, hori errazago egiteko. Teknologikoki, mentalki, ekonomikoki eta kulturalki atzeratuak ematen dute (batzuk)."


   Zeu ere konturatuko zinen, honek ez daukala ez hankarik, eta ezta bururik.
   Eta zure esaldia, honen antzekoa da.




"Animaliek eskubideak dituzte, eta ez dute arrazoirik zuek honelako zikinkeriarik egiteko, beraiek ematen dizkigute elikagai asko eta zuek honela ezkertzen diezue?"


   Agian, zuk pentsatuko duzu, animaliek, beraiek nahi dutelako ematen digutela elikagaia. Edo beren gogoz direla gure platereko parte.
   Horrela pentsatzen baduzu, oso ondo. Niri bost.
   Baina nire platereko xerrak, eta zure platereko xerrak, biak, eskubide hurraketa latzak jasan dituzte. Eta seguru nago, txahal gizarajo harri, eskerrak emango banizkio, pikutara bidaliko ninduela.
   Zure eta nire janaria, gogoz kontra hildakoak dira. Eskerrak alferrik dituzte.
   Honetaz luzeago jardungo dut, egunen batean. 
   Bi sufrimentu mota daude, nire ikuspegitik: ikusten dena (plazan), eta ikusten ez dena. Sentsazioa daukat ordea, animalista bandera oso altu eramaten duten batzuek, bakarra ikusten dutela. Hau da, bistakoa.




"Ze heziketa mota da hau? Zer irakatsi behar diegu gure ondorengoei? Odola plazerra dela? Honela bada bide onetik zoazte. Zorionak."


   Nik ez diet erakusten nire ondorengoei, odola plazerra dela.
   Gehiago esango dizut. Ez dut onartuko, inolaz ere, odolzale edo sadiko etiketa jartzea. Ez niri behintzat.
   Niretzat, odola ez da plazerra. Eta nire ondorengoek heziketa hori jasoko dute.
   Gainera, festei buruz ari garela ez ahaztu. Hezi, etxean eta eskolan egin behar da lehendabizi. Kalean ikusten dutena kriterio propio batekin epaitu dezaten.
   Eta ez pentsa gure bideak hain ezberdinak direnik. Nire ondorengoak, eta zure ondorengoak, mundu berdinean biziko dira. Beraz, bide berdina daramate gure ondorengoek. Zuzena ala okerra, baina bide beretik ibiliko dira.






   Agian, norbaitek pentsatu dezake:
–Zergatik galtzen du denbora Amparok, iruzkin horiei erantzuten???


   Erantzuna erraza da: dibertigarria delako.
   Ondo pasatzen dut horrelako iruzkinak irakurri, eta beraiei erantzunez.


   Hori bai, badakit Zestoako antitaurino askok, iruzkin horrek baino maila altuagoa daukatela. Eta nire ustez, maila altuagoko hauek dira, antitaurinoen kausa defendatu behar dutenak, besteen gainetik. Bestela, agian, kausa leku oker batera eramateko arrisku latza dago.
   Baina tira, ni ez nago kexatzeko. Iruzkin mota hauekin jostatu egiten naiz, eta dibertigarria zait hauek irakurtzea.






Oharra antitaurinoei:
Zuen esku dago, zuen diskurtsoa aukeratzea. Baina nik gomendio bat egingo dizuet: ez ezazue hartu, kritikatu dudan iruzkinaren antzeko biderik. Zeuen kalterako izango da eta.
Hori bai, orain arte egin duzuenari, ezin zaio akatsik atera. Bikain ari zarete, eta ea bide horretan jarraitzen duzuen.

3 comentarios:

  1. Zezenak maite ditut, toreroak ez!14 de diciembre de 2011, 10:44

    Larunbat honetan goizeko 1..0etan kultur etxera gerturatzen baaiz izango duk gure diskurtso "ofizialaren" berri. Ea zer iruditzen zaian. Orduan luzeago eta sakonago jardungo diagu, ok?

    ResponderEliminar
  2. Aupa. Oso argi ibili zara zuri erantzunez egin dituzten iruzkinetatik argudio sinpleenak, erasoerrezenak eta urte hauetan ZAT en diskurtso ofiziala egitean bidean gelditu direnak aukeratuz.

    Noblezia ere erakutsi duzu ironikoki bada ere gomendioak ematean zein arrazoi erabili eta zein ez. Eskerrik asko.

    Baino orain harira, zuri puntuz puntu erantzun dizunari zerbait idatzi beharko diozu, ez? Oso ondo dago alde ahulenetik erasotzea baino nire aurreko iruzkinean dioten bezala, linea ofizialeko argudioak zein diren entzutera gonbidatuta zaude. 11tan kultur etxea. Espero horren bueltan eta zure denbora baliotsuan tarte bat hartuz, bai puntuz puntuko erantzunari eta bai aurkeztuko den dekalogoari buelta ematen saiatuko zarela eta irakurriko dugula, hemen edo muuren blogean.Geroarte orduan!

    ResponderEliminar
  3. zorionak amparito segi horrela humore puntu horrekin....animo....

    datorren urtean paella lehiaketan partez...150 kiloko harria jazotzera ea zenbat jende animatzen da.....

    ResponderEliminar