Hilabeteak iraun
dituen aharra eta gero, bozka bidez eman diogu amaiera zirku honi.
Zeren, igarotako guztiak igaro ondoren, hau
zirku bat izan dela baino etzait gelditu garbi.
Azken finean, batek ala besteak irabazi,
zera galdetzen baitiot ene buruari: Zertarako balio izan du honek?
Eztabaida aberasgarria da, neurri batera
iritsi arte. Hortik aurrera, zerbait negatiboa bihurtu daiteke. Eta ustea
daukat, erabaki berri dugun gaiaren inguruan sortu den eztabaidak, aspaldi
gaindituta zeukala positibotik negatibora salto egiteko gainditu beharreko
lerro fina.
Haserreak, tonuz pasatako eztabaidak,
mehatxuak, biolentzia zantzuak... Hori ez genuen behar herrian. Eta hori eman
digu galdeketak. Motzean, eta gaur behintzat, hori besterik ez digu eskaini
galdeketak.
Nork daki ordea, epe luzera zer eragingo ote
duen.
Herria behintzat, zatitu du.
Baina tira, honek oinordean utziko digun
herri-giro mikaztuaren gainetik, gaur egun pozgarria da. Niretzat behintzat.
Garaipenaren gozotik ari naiz idazten, eta
poza besterik ezin dut adierazi. Poza, emozioa.
963 zestoarrek baietz esan baitiogu
zezenketei. Baietz esan diegu gure festei. Gure Amabirjinei.
542-k berriz, zezenketak kentzearen alde
egin dute bozka.
421 bozkako aldea. Zinez asko da.
Ni neu izan naiz lehen harritua. Alde handia
da. Ikaragarria. Ia bi herenek baietz esan diete zezenketei. Inork uste etzuen
emaitza.
Eta, zein ondorio atera dezakegu hemendik?
Hara, nire ustez, zezenzaleen garaipen osoa baino, neurri txikiagoan, antitaurinoen porrota ere izan dela esan beharko genuke. Ez nuke batzuen garaipenaz
hitzegingo, nahiz eta jendea konbentzitzeko ahalmen handiagoa izan duten
taurinoek. Izan ere, hauek 600 bat atsikimendu zituzten, eta zifra hori oso
goitik pasa dute. Aurkakoek aldiz, 500 firma inguru omen zituzten, eta beren
botuak ere, ez dira hortik pasa.
Beraz, jendea mugitzeko gaitasuna, taurinoek
izan dute. Eta hori, kontuan izanda, oso berandurarte zerura begira egon
direla, kukuak jo zain. Mugitzea kostatu zaienarekin, ez dute emaitza makala
lortu.
Baina lehen esan dudan moduan, antitaurinoen
porrot moduan ere interpretatu dezakegu hau.
Haiek ziren, azarotik hona, jendea mugitzeko
kanpainan hasi zirenak. Haiek izan dira, hilabete luzeetan zehar, zezenketen
gaiarekin atzera eta aurrera ibili direnak. Haiek ziren, Ekainak 3ko egun
seinalatuan benetako interesa zutenak.
Baina nahiz eta asko mugitu, eta nahiz eta
lan asko egin, beste aldekoak mugitu dira. Eta hori, batzuen garaipenaz gain,
besteen porrotaren adierazgarri da, nire ustez.
Aipatu behar ordea, nahiko eleganteak izan direla denak. Bai batzuk garaipenean, eta baita besteak porrotean ere. Eta hori, txalogarria da.
Aipatu behar ordea, nahiko eleganteak izan direla denak. Bai batzuk garaipenean, eta baita besteak porrotean ere. Eta hori, txalogarria da.
Baina tira, joan da denbora, eta pasa da egun erabakigarria.
“Muu!”-ko lehen mugimendu publikoekin batera hasi nintzen ni, hemen, nire iritzi xumea defendatzen.
“Muu!”-ko lehen mugimendu publikoekin batera hasi nintzen ni, hemen, nire iritzi xumea defendatzen.
Eta bere helburua lortu duenaren lasaitasun
eta poztasunetik idazten ari naiz gaur.
Hitz bakoitza gozo zait gaur. Idatzitako
hitz bakoitzaz disfrutatzen ari naiz. Esaldiak dastatu eta gozatzen ari naiz
gaurkoan.
Azken idatzietan ez bezala.
Zeren, ez da bide erraza izan hau.
Hilabeteetako lan bakartiak nekatu samar utzi nau. Eta azken asteetan gaia
hartzen ari zen giro gaiztoa ikusi eta gero, idazten nuen hitz bakoitzak lanak
ematen zizkidan., aurretik idatzita nituen hitz guztiek sekulako pisua izango
balute moduan.
Giro gaizto horretan gogorra eta desatsegina
zitzaidan idaztea. Hitz ozpinduak irteten ziren nire barrenetik, eta ez nuen
sua gasolinarekin itzali nahi. Horregatik, nahi baino gehiago isildu naiz azken
asteetan.
Baina tira, gaurko garaipenak gozatu dizkit
barruak. Eta hitzak beste aldarte batez irteten dira orain.
Joan dira, hilabeteetan jasan eta bizi izan
ditudan tentsio eta presioak. Eta ez
gazki ulertu, ezbaidit inork egin presiorik, edo sortu tentsiorik, momentu oso
puntualetan izan ez bada.
Abentura honetan murgildu nintzenean, ez
nuen uste hainbesteko oihartzuna hartuko
zuenik honek. Eta horrek sortu didan auto-exijentzia maila mantentzeak, tentsioa
sortu dit. Neure burua presionatzera heldu naiz.
Baina tira, espero dut, dena hemen amaitzea.
Irabazi dugu, eta gozatuko dugu zinez,
aurtengo festetan.
Zeren galdeketatik, guztiz indartuta irten
direnak, zezenketak izan dira. Honek, eta emaitza ikusita, zezenketen bultzada
ikaragarria izateko arrisku handia dauka eta.
Ez zitzaidan harrituko, aurten, azken
urteetan baino dezente jende gehiago joatea zezenketak ikustera.
Eta ikaragarria izango da aurtengoa.
Inoiz baino jende gehiago, inoiz baino
tentsio gehien bizi ondoren, erdikalean hustuko garelako, Amparitoren lehen
doinuak entzutean.
Eta aitortzen dizuet, galdeketa dela eta ez
dela bizitako guztiek sortu didaten tentsio honen ondoren, nik behintzat,
malkoak botako ditudala, banda, urtero legez, Amparito jotzen hasten denean.
Nik aurten, seguru nago gainera, negar
egingo dut. Hain nirea dudan festa amildegiaren ertzean ikusi eta, berriz nire
besoetan ikusi eta gero, negar egingo dut.
Ahaztezina izango da aurtengoa.
Hau esanik, eta honenbestez, agurtzea besterik etzait
gelditzen.
Bere lana txukun eta fin egiten duenaren
atseginez utziko dut blog hau. Eta helburua beteta ikusteak sortzen duen
poztazun eta gozamenarekin.
Azken finean, horretarako sortu baitzen blog
hau, edota “Amparo la que Baila con el Toro” pertsonaia. Aski ezaguna iada,
herrian.
Eskerrik asko guztioi, emandako
babesarengatik.
Eskerrik asko baita ere, aldeko edo aurkako
iruzkin bat utzi duzuen guztioi. Denak izan dira ongietorriak.
Eskerrik asko, Ekainak 3an, eta Ekainak
3rako, zezenketen alde borroka egin duzuen guztioi.
Eskerrik asko, bihotzez.
Gelditu esandakoekin, hartu nire eskerrak
eta, mesedez, barkatu gaizki esandakoak.
Eskerrik asko bihotzez, nire bizitzako
esperientzia aberasgarrienetako baten parte izan zaretelako.
Izango dugu elkarren berri.
Amparo la que Baila con el Toro
Eskerrik asko benetan emandako erakustaldeatik, oso embajadore fin izan bai zea, zezenzaleen aldetik, berriro diot mila esker laguntzeagaitik eta irailaren 8 an ikusiko geralakoan besarkada haundi bat.
ResponderEliminarEskerrikasko Amparito. Kriston lana egin duzu. Mila aldiz eskerrikasko esanda ere ez genuen naikoa izango.
ResponderEliminarAtzoko garaipen haundiaren errudun nagusia zu zara.
Lan edarra egin duzu.
Zorionak eta eskerrikasko berriz.
AUPA ZU!!!!!!!
“Herriak irabazi du”, esan du alkateak. "Orain badakigu herriak zer nahi duen. Beraz, zekorketekin jarraituko da, erabakia errespetatuko dugu”. Hainbesteko aldea izateak erabakia errazten duela ere nabarmendu nahi izan du Etxeberriak.GORA AMABIRGINAK!!ZORIONAK TA ESKERRIK ASKO ZURI TA BURUZURIKOEI!!!!!!
ResponderEliminarZorionak azken hillabeteetan egin duzun lan txukun eta ederragatik. Atzo bizi izan genituen tentsioak merezi izan dute, beraz, lortu dugu! Gora Amabirjiñak!
ResponderEliminarZorionak benetan! Ni azken hilabetean enterau naiz guzti hontaz, ez bait naiz herriyan bizi. Neu antitaurinua izanik, zure bloga irakurriyaz duda haundiyak eta emoziyuak piztu dizkidatzu, ta ezin botau izanak (zestuan enpadronatuta ez nagoelako...) burukomin bat kendu dit.
ResponderEliminar"Está prohibido prohibir" esaldia askotan etorri zait burura,...ta egia esan emaitzaz poztu egin naiz, neure buruarekin kontraesanetan aurkitu arren...
Gora Amabirjinak!!
Ekainak 3 a...
ResponderEliminarEderki kostatako eguna. Kostatakoa denean, denboran eta lanean.
Ni nahiko pesimista naiz, ez dakit zergatik, errealekoa naizelako edo. Baino amildegiak nahiko gertu ikusten dituzten horietakoa naiz.
Askotan entzun nuen, eta nik ere pentsatzen nuen, emaitza 50 boto baino gutxiagogaitik erabakiko zela. Alde batera edo bestera.
Eta gauza bat garbi bazegoen, Muu!!-koek beraien fiema denak boto bihurtuko zituztela izango zen, Zezenzaleek ez bezala, haiek hori egiteko gaitasun handiagoa erakutsi baitute hilabete guzti hauetan. Ondorioz, guk (aldekook), 600 firmak boto bihurtu behar genituen berdintzeko behintzat, eta gero zalantza zutenak konbentzitu.
Eta 16:00tako datuak ez zidaten oso baikor jarri nire ezkortasun "realistan" ("realista"= errealekoa ; erreala=Donostiako futbol taldea). 976 boto... botatzeko ordu hemankorrenetan (nire ustez)... haiek denek botatuko ziaten... eztituk datu onak...
Ordurako berdin zidan nik botoa emandakoan bertan ikusi nuen jendearen gehiengoa "aldekoa" zirudiela pentsatzeak. Nork zekien nork zer botatzen zuen? Zenek jakingo zuen Ezker Abertzalearen "a las armas" horrek edo azken kartelek ze mugimendu sortuko zituzten? Ze eragin izango zuten?
Eta zortzirak pasatxo plazan jendetza zen bilduta lehioetara begira. Saltsa, tentsioa, beldurra era esango nuke nik. Zortziterdiak joan ziren, bederatziak iritsi, bederatziterdiak, hamarrak...
Sekula ez naiz hainberte denbora egon udaletxeko lehioek botatzen zuten argi izpiei begira. Noizean behin bururen bat, begiradaren bat. Baina tentsioa denaren gainetik.
Baina halako batean "San Bizente" gerturatuzen arte. Ez dakit nahita edo nahigabe baina galdeketaren emaitza plazari berak esan zion, garaipen jesto baten bidez, emaitzak kaleratu baino lehenago. Orduan plazan sortu zen soinu hori ez dut ahaztuko luzean.
Ondoren portzentaiak irteten hasi ziren: 70-30, 60-40, baina denak Baietzaren alde.
Eta azkenerako emaitza. 421 gehiago BAI esan zutenak. Orduan etorri zitzaizkidan astetako lanak, beldurrak, kartelak, idatziak, eztabaidak, tenstioak... burura. Baita ere amparito, zezenketako areako usaina, ganadu usaina,... Dena. Benetako poza izan zen. Baina poz lasaia. Tentsioa ez nuen atzo askatu. Horretarako unea, eguna eta ordua denok dazkigu, eta tentsio azkatze horrek izango duen musika ere denok dakigu.
Baina garaipenaren orduan garaipenaren alde gehien egin duenarekin akordatu nintzen. Bati eta besteari (aldekoei eta aurkakoei)zaplastekoak ematerakoan beldurrik izan ez duenarekin. Euskara egokian, zuzen eta ongi estrukturatutako testuetan gure bihotzetara heltzea lortu duenarekin. Amparorekin.
Bitxia da taurinoen sinbolo bihurtu den "idazlea" taurinoen eta zezenketen sinbolo den pasodoblearen izen berbera eramatea. Herri honen sinboloaren izena.
Eskerrikasko Amparo, denagatik.
Eskerrrikasko, zezenketak herian geratzen laguntzeagatik.
Gora Amabirjinak!!!
Gora Zezenketak!!!
Gora Amparito Roca!!!
Gora Amparo la que baila con el toro!!!!
ESKERRIK ASKO AMPARO!!!
ResponderEliminarGORA ZESTUKO AMABERJIÑAK!!!
GORA ZESTUKO ZEZENAK!!!
Zestoako historiaren zati hau nire seme alabei kontatzen dietenean, izen bat nabarmenduko da beste guztien gainetik. Hori Amparo izango da.
ResponderEliminarAmparo la que baila con el toro, zestoako historiara pasako den pertsonaia izango da.
Eskerrik asko eta zorionak!
Datorren urtean, ekainaren 3 an, "san Amparo", denon artean egun polit bat preparatu behar diagu. Bazkari bat, musika jolasak eta ahal bada zezen txikiak, kantera egiteko.
ResponderEliminarOrain arte erantzuten ba dute zezenzaleak erraza izango bait da, zeren eta HORI DEK LANA EGITEKO GOGUA ETA BORONDATEA . Mila esker denori , ez naiz azpertuko errepikatzen.
Leire Etxeberria alkateak, gaur bertan (ekainak 5) berria egunkarian eginiko elkarrizketan, ez du ezetzik erantzun zekorketa gutxiago antolatu ote litezkeen galdetuta. Hona hemen galdera-erantzun testualak:
ResponderEliminar"Posible litzateke zekorketak egin arren gutxiagotan egitea?
Begiratu beharko genuke, hitz egin, festa batzordearekin egon..."
Zeharo harritu nau!
Bihar ostegunak ekainak 7. Txamberrenian, zezenzaleen bilera, agertu faborez.
ResponderEliminar8retan izango al da bilera?
ResponderEliminarBai, betiko orduan 8 retan izango da
ResponderEliminar